Gazteen iraultza
Udazkena udari
ari zaio bultza,
berote handieri
eman nahian pausa.
Baina txinpartak hartu
egin du gorputza,
urriak zabalduaz
iraileko hautsa
ta harekin hauspotuz
ikasle iraultza.
Kartoia hartu eta
eskuan pintzela,
hola soilik sortzen da
aldarri itzela.
Karriketan behera
ikasle tropela
entzuna izateko
ezin da bestela.
Nork zion gazteria
Hil eginda zela?
Kezkaz beteta dago
gaur egun gaztea,
atzean loturikan
Parcoursup trastea.
Zaila da batzuetan
jatorriz janztea
baina ezin da onartu
sortzen dun kaltea,
eskubide bat baita
duinki ikastea.
Ikasleei oldartu
zaie polizia,
eskuan ezkutua,
arkua, gezia.
Baina hau dena ote
dute merezia?
Erakusteagatik
beren iritzia
eta zabaldu nahian
ozen irrintzia.
Gazteen oldarra da
soilik hasiera,
txinpartarekin sua
iteko aukera.
Aldarrien borborraz
bero atmosfera
eta greba hurbiltzen
delarik honera,
hauteskunde garaia
benetan hasten da