Nahia Etxeberri Lopepe

2026 EKA. 25

Beroa

Beroaz

Ah zer beroa, hau ez da uda

Hau deitzen da kanikula

Klima hotz eta ventilateurak

Martxan ezar ditzagula

Ondorioen kontra ditugu

Hainbat truko ta formula

Gure biziko usaiak dudan

Ezarri gabe sekula

Gizakiaren kontraerranak

Zer da gaizki, zer da ongi?

Lehenik beroa probokatu ta

Gero urturik erori

Horren parean ono gehiago

Kutsatu, bota CO2

Sendatzeko erabiltzen dugu

Zauritu gaituen hori

Telebistako kontseiluetan

Beti da lelo berdina

Edan ur ainitz, egon barnean,

Sustut ez idek berina

Ta nehork ez du aipatu nahi

Errealitate gordina

25 grado izanen ziren

Argiak izan bagina

Diskurtso hontan senditu ohi niz

Paternalista antzeko

Orduan otoi egin indar bat

Ez da zaila ulertzeko

Ez ez da gehio xahutu behar

Beroa borrokatzeko

Xahutzetik gelditu behar da

Gehiago ez berotzeko

Beste iritziak entzun