Nahia Etxeberri Lopepe

2026 AZA. 12

Hauteskundeak?

Ibiltzen nizalarik

Sare sozialetan

Politika memeak

Baditut denetan

Edukiz aski hutsak

Dira gehienetan

Fite eroriz zepo

Artifizialetan

Zenbat eraginen du 

Hauteskundeetan?

Batetik azaroa 

Bestetik maiatza

Mugaren bi aldeetan

Hasiko da saltsa

Listak zehazten doaz

Zenbaki ta tasa

Ezkertiar, zentrista

Eskuineko, fatxa

Ta gu erdian ezin

Pentsaz gure kasa

Telebista platoak

Dituzte antzoki

Bakotxak bere rola

Jokatuz harroki

Gu ere hortan sartzen

Gira objektiboki

Erantzun galderari

Ahalaz zintzoki:

Nork irakurri ditu

Programak osoki?

Nahiz ta ustez argi ta

Militante nizan

Ni ere ardia niz

Parekoen gisan

Zerratuz alderdien

Harrizko gerizan

Idolo bat hautatuz

Denak salba gitzan

Nola nahi dugu ba

Desberdinak izan?

Zer den demokrazia

Zer askatasuna

Egia erran ez dut

Horren erantzuna

Bozkatzea bakarrik 

Ote da duguna?

Nun kokatu langile

Gazte euskalduna?

Galdera horiekin 

Daramat eguna

Beste iritziak entzun