Lehen baziren milaka greba
Borrokatzeko mila aukera
Eta gaur egun ez da hobetu
Munduaren egoera
Baina karriken hartzera
Joan behar delarik zera
Ezin etxetik atera
Eta gero ta azkarrago da
Jazartzen nauen galdera
Gazteriaren aktibismoa
Betiko galdu ote da?
Zaharragoei zenbait aipamen
Deusendako ez dira joanen
Zuen hitzetan « lehen hobeki zen
Hobeak ginen ta amen
Ez gero, ez aukeramen
Ez duzue deus ukanen
Iraultza nun, instagramen? »
Mespretxu hori senditzen dugu
Ta argiki dut erranen
Gugan sinesten ez baduzue
Ez da errexa izanen
Lehen hobeki zen erran dut, tira
Baina gu orain bizi baigira
Gure garaiko problematikak
Aski buruhauste dira
Zoin muturretatik tira
Borrokarako desira?
Nundik atera dirdira?
Beharba motel gira gazteak
Baina enetzat argi da:
Etorkizuna ez da aldatzen
Iraganari begira
Belaunaldia deitzen da Zeta
Soinean docsak, tente mületa
Pesimista da, ez da alferra
Nahiz eta egin iseka
Onomatopeiez « iepa! »
Aterako du tarteka
Baina zer emozio meta
Sinestazue ongi badakit
Ni ere hortik nator eta
Gazteak joanen girela mundu
Utupiko horren xeka