Nahia Etxeberri Lopepe

2025 AZA. 13

Seaskako egutegiak

1. Berriz ere badator

Urte bukaera

Ta ikasle ororen

Betiko galera

Flema ahantzi eta

Goazen lanera

Seaskako egutegi

Guziak saltzera

2.Lehen bortan tok, tok, tok

Eta norbait dator

Euskara jakin gabe

Gorbata ta ator

Alta egutegi bat

Erosi du jator

Berekiko « pauvres enfants! »

Erranez pentsakor

3.Auzoenganat joan

Gira urtez urte

Egutegiak han utzi

Nahiko genituzke

Ez dute ezer hartu

Gero ere nik uste

Horiek ere beste 

Dozena bat dute


4.Ta hurbiltzen delako

Abendua, adi

Gelditzen dena eman

Diogu aitari

Beste bat amatxiri

Bizpahiru ttanttari

Hara nork emaiten dion 

Sosa Seaskari


5.Bukatua delarik

Urteroko bira

Egutegiak zintzilik 

Lasai lasai dira

Ta Herri Urratseko

Txartelen harira

Gu maiatzean berriz

Itzuliko gira

6.Aspalditik ditugu

Bazterrak nahasi

Izan aldarrikapen

Izan diplomazi

Ea noiz behar dugun

Zerbait irabazi

Ta eskerik egin gabe

Euskaraz ikasi

Beste iritziak entzun