Nahia Etxeberri Lopepe

2026 MAR. 23

Ttipi Ttapa

Ttipi ttapa, ttipi ttapa!

Korrika joan gaitezke

Errepresio latzetik

Korrika joan gaitezke

Geroaren gibeletik

Korrika joan gaitezke

Lehiakideen artetik

Eta korrika bizitzen

Gira denak aspalditik

Nahiz eta usu gabiltzan

Arrazoin txarrenengatik

Gaur korrika abiatzen

Bagira Atharratzetik

Izan dadila bederen

Euskara zaintzeagatik

Egun hasten da korrika

Atxik ezazue data

Hamar egunentzat goaz

Ea hausten dugun marka

Bi urte guziz biltzen da

Jende uholde aparta

Eta ez dugu senditzen

Ez izerdi, ez ur falta

Bizkarrekoa soinean

Ta oinetan bi zapata

Goazen denak elgarrekin

Ttipi ttapa, ttipi ttapa

Gure zangoen indarrez

Lurra irauliko da ta

Euskararen egoera

Den hunetan aski larri

Atharratzetik Bilbora

Izan gaitezen mugarri

Gaizki denaren parean

Alternatiba ezarri

Ez boterea uzteko

Hainbat buruzagi txarri

Badakizue zer egin

Bihar, etzi eta sarri

Lekukoa hartu eta

Ondokoari ekarri

Esperantza ere eman

Diezaiogun elgarri

Beste iritziak entzun