Ilun, mingots, desatsegin
Buruzagi buruarin
Mundua beti da berdin
Pasatu eta zonbait entsegu
Eta zonbait ahalegin
Denei zaigu burura jin
Kontzientzia lasai dadin
Ezin dugula deus egin
Ez dela gure ardura
Nik haientzat zer onura ?
Palestina hain urrun da
Ta hain errexa da egoitea
Etxe barnean gustura
Kenduz beldur eta duda
Onartu egia hura:
Gu bakarrik gira muga
Ezkortasunen ortzantza
Alferkeria garratza
Gugan nagusi da antza
Nik uste sortu berrien gisan
Hartu behar dugu hatsa
Injustizien kontra altxa
Munduaren azken xantza
Baita gure esperantza
Izan gaitezen eredu
Erruak gainetik kendu
Boikotetara zuzendu
Eta bidean pesimistekin
Baldin bagira ere gu
Bi espaldetatik heldu
Eta erranen diegu:
Dena egin dezakegu