Oier Urreizti

2026 URT. 29

Antifaxixt

Trumpek aurtene mundu guzian sortzen du antsia,

Itxurak egin nahian baina konplize frantzia,

Zu progresismoz jantzia, doikei eztuzu ahantzia,

Faxismoari aurre iteak duen garrantzia.

Faxismoa da ez uste bainan hor dena atean,

Voisins vigilants herritar talde jabedun batean,

Hedaturik gizartean, laborarien artean,

Ezin ditugu isilik utzi garatzen bakean.

Ez dena ez da faxista baina ezta lauso zona,

Pentsatu nahi ez duen horrek jana baitu dogma,

Europaintzat zer da ona, Baionarrentzat Baiona,

Epe laburrez bihur daiteke faxista pertsona.

Eta ahoa idekitzen bauk heldu zauk Cantona!

Talde faxistak antolaturik direnak agertzen,

Urrun ikusten ditugu bainan ez lasaitu ezen,

Piper poto eta zezen, agertu ziren gasteizen,

Euskal herriko jende razistak hurbildu zitezen.

Egin genien harrera latza etzuten espero,

Bainan bakizu zer gertatzen den altxatu ezkero,

Jin ziren erterat bego, sozialdemokratak edo,

Deitzen dutenak antifaxista bozkatzera gero.

Politikari profesionalak traidoreak denak,

Ez gaitu gehio itsutzen zuen bozken antzezpenak,

49.3 trankil emak, trumpen lege urrapenak,

Mundu hunetan dominatzen du indarra duenak.

Munduko bloke basatientzat zer da justizia?

Kapitalaren balio mailan merke da bizia,

ICEaren izia, Iranen jende ihizia,

Herrialdeka nork gehiago hil dabil polizia.

Larunbatean beteko dira Iruñako ertzak,

Faxismoaren aukera bati hausteko sahietsak,

Langile klasearentzat, nahi baldin baduzu behintzat,

Gure otoan atxiki dugu toki bat zuretzat!

Beste iritziak entzun