Oier Urreizti

2026 IRA. 24

Buru Hila

BURU HILA

Irail seteme buruila

Ezta lehertu burbuila

Bainan handitzen ari da eta nola ez akuila?

Urte hastapen mardula

Ezta aldatzen sekula

Macron joanta nor izanen da ondoko tipula?

Udan herriko bestetan

Gure herri guzietan

Xanpinon batzu pusatu dira kasik denak betan

Beste problemekin metan

Dena delaik desorekan

Mila galdera ditugu urte hastapen hunetan

64eko prefetak

Estatuaren profetak

Kontrolpean nahi ditu karrikak herriko paretak

Bainan jinez herrietat

Ulertuko du FETETak

Ez dila berak erabakiko nun diren potretak

Herriko etxe Estatu

Ezin sobera eskatu

Isunek gogo onena ere dute arrestatu,

Herri nahia onartu

Eta gero ezabatu

Hori ote da deitzen dutena « barnetik aldatu »?

Gaia present egunero

Eta eztabaidak bero

Txomin herria politizatzen oino hil ta gero

Norbaitek erran ezkero

Terroristak dira edo

Moztu ohi da gaiari buruz eztabaida oro

Zer ote terrorismoa?

Beldurra sortze asmoa?

Armez ideia batzuk pasteko sortu organoa?

Kontzeptuan den lanoa

Berez denentzat sanoa

Deneri berdin aplikatzera saiatzera noa

Adibidez polizia

Bakotxa armez jantzia

Eskolak talde neutral bat dela du erakatsia

Galdu da koherentzia

Terrorista da frantzia

Armez ideiak pasaarazten pasten du bizia

Eta koiunturari so

Ezin gira gehio ixo

Poliziak gaur legalki baitu hiltzea deretxo

Orain manifetan ze xo

Flikek armekin eraso

Ta zuk arma bat baldin baduzu joaiten zira preso

Nahel ziyed eta bouna

Hiltzeko askatasuna

Ez da berria poliziaren kriminal jarduna

Iritsiko da eguna

Langileen erantzuna

Borrokan hilak mendekatzea lortuko duguna !!!

Beste iritziak entzun