KEZ
Azaro amaiera hurbildu ahala
Karrikan atxiki da kexu soziala,
Baina dena ez doa behar den bezala
Beteko ote dute Iratiko Halles-a?
Oihu nazionalistak ta zerri usaina
Mahain azpikoa bada gainekoa aina,
Joanen den bakotxa ez da faxista baina
Bilakatzeko dute aukera bikaina
Han elkartuko dira frantximent kekeak
Goitibota emeia dakarkit erteak,
85€ sartzeko txekeak
Pobreak ez jiteko baldintzak beteak
Tradizioa eta frantzia goretsiz
Zapaltzen tuzte jende ta kultura ainitz
Ta “vive le canon français” ertean bisean bis
Faxistak ez direnetz pentsatukout berriz
Arrazismoaren ta faxismoain leku
Estatutik ez baitu jasoko debeku
Horren kontrako denak gitezen jabetu
Mobilizatu eta behar da gelditu
Eta nola gelditzen ahal da justuki
Lehenik antolatuz deia ez da guti
Aurre eginez hainbat zakur patrioti
gehienetan ezin lor deus pazifikoki
Dantza eta txaranga da biziki mimi
Bainan behar delarik blokatzen ipini
Flikak bota ezkero zernahi edozoini
Segidan izanen da entrexant ta fini
Beraz blokatzera jin osoki zentzu du
Gasentzat maskak hartu, behar da seguru
Untsa bezti gaitezen gorputz eta buru
Eta denen artean geldituko dugu!