Oier Urreizti

2025 IRA. 25

Zineman

Atalante maite, ohartu hiza?

Ez dun lagun auzapeza.

Hi iratzarri eta segidan

lokartu hiu, sorpresa!

Guk, komunistek, hirekin bide

egin nahi gininan eta,

ateratzera eraman gitin

aitzaki hartuz pareta.

Helburu bakar bilakatu zen

iraultzaileak kentzea,

eta zernahi asma zitekeen

berriz husteko etxea.

Beste behin ere okupatuta

merari konfrontaturik,

otoi erteak deuse balio

ez duela ulerturik.

Hauteskundeak prestatu eta

bere burua babestu:

politikari profesionalak

beste motiborik ez du.

Auzo guzia gurekin zela

herrian baitzen nabari,

segidan deitu egin zioten

“Etxea” elkarteari.

Ta erran zuten toki horretan

ez da behar politikarik,

elkarte batean elkartutako

bizpahiru politikarik...

Politikoa izateak du

ahalbidetu dinamika:

aise urrunago heldu gaitezke

base komun bat jarrita.

Hiru-lau gune okupatu-ta

bat lortzea adibidez,

pausoak soilik eman daitezke

antolakuntzaren bidez.

Gaur zentro bat da desjabetuak

jabeari hartu diona,

ta pixkanaka langileriak

askatuko du Baiona!

Beste iritziak entzun