ZONBAT IZEN
Presondegia zer den ongi al dakigu?
Baionakoan zonbat dira gatibu?
Handik berri tamalak etortzen zaizkigu,
Joan den astean hil gaztea testigu.
Soka kiribildu,
Lepora hurbildu,
Hogei eta hiru
Urtetan isildu…
Ez da bera hil baina kartzelak hil du.
« Kartzelak behar dira » dabil ezjakina,
Errepikatuz beti gauza berdina.
Larri kondenatzen du ebaste arina,
Ta ez burgesiaren ebaste makina.
Konpara ezina:
Goseteak egina
Ta ebasten dina
Carrefourren sardina.
Usu ahanzten dugu nor den biktima.
Ta biktimen artean har giten mokoka,
Fite gerlara nahi gaituzte bota
Pobreak har gaitezen elgarri tiroka,
Ta ez bagira ados, kartzelako borta…
Paris zein bogota
Bera da erronka,
Zapalduek topa
Egin dezaun borroka
Askatasunain alde kartzelen kontra!
Kapitalismoa da pobreen kondena:
Zapalkuntza da lege, gerla ordena.
Beraz Baionan gazte, preso hil dutena,
Guk ez dugu ahantziko zinez pastu dena…
Jinen da orena,
Mendekuarena,
Irauliz sistema
Dator letorkeena
Eta berekin dakar zure izena.