Oihana Galé Zamponi

2026 AZA. 3

Euskararen garaia da

Euskararen garaia da!

 

Gau beltza giro alaian iragan da larunbatean. Oihuka entzun ditugu zirtzilak euskaraz, eta joaldun, buraso eta haurrek elkarrekin biziarazi dituzte ohitura zahar berrituak. Halloween gau huntan euskara entzunarazi dute Baionako karriketan.

 

Eta laster berriz euskaraz blai izango dira iparraldeko hiriburuko zoko guztiak!

 

Datorren azaroaren 21an manifa handira deitzen baitu Euskal konfederazioak: euskararen garaia da lelo pean euskaldun eta euskalzale guztiak deitzen ditu euskara larrialdian delako!

Egun osoan zehar ipuin kondaketa, bertso, kontzertu, dantza, eta zernahi tailer antolatuko dira Baiona euskaraz gozatzeko.

 

Eta 16hetan indarrez erakutsiko dugu euskaraz bizi nahi dugula eta lege kuadro baten beharra dugula gure hizkuntzaren banesteko!

 

Baina manifa eta animazioak itxoiten ari zaretela izenpetu behar da euskal konfederazioaren manifestua!

Beraz Euskararen koofizialtasuna nahi baduzu, gure lurraldean euskarak frantsesaren ber heineko lekua izan dezan.

Euskara eskubide gisa aitortua izan dadin nahi baduzu.

Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren aldaketa nahi baduzu, ez dadin frantsesa izan Errepublikan onartua eta baimendua den hizkuntza bakarra.

Frantziako parlamentuan hizkuntza gutxituen aldeko lege ausart bat bozkatzea nahi baduzu, euskarari lege babesa emateaz gain, eskubide konkretuak irabazteko.

Ipar Euskal Herriko instituzioek euskararen aldeko hizkuntza politika eraginkorrak martxan ezartzea nahi baduzu norabide eta bide orri argi batekin, eta helburu zenbakituekin.

Euskara biziberritzeko plan integral bat behar baidugu!

Izenpetu manifestua eta zure inguruko euskalduneta euskalzaleei luzatu ezazu!

 

Euskal herrian euskaraz hitzegiterik ez bada bota dezagun demokrazia zerri azkara dio kantuak beraz orain Euskararen garaia da ! 21 ean denak Baionara!

Beste iritziak entzun