Ximun Unassobiscay Darrigade

2026 URR. 6

Zilegitasuna

Egun on entzule,

 

Urte berri bat hasten delarik, irrati bakoitzak berritasun batzuk xekatzen ditu. Euskal irratietako kazetariek, niri, Ximun Unhassobiscay-Darrigade, galdegin ditate ene iritzia emaitea hilabetean behin irratian. Sartze bakoitzak bere sorpresak ditu eta eskaera hori nerea dela pentsatzen dut.

 

Marie Agnesen mezua ukan ondoan, jin zautan lehen galdera izan da : zilegitasuna ote dut horren egiteko ? Nor ote naiz ni irratiko uhinetan ene pentsamoldearen emaiteko ?

 

Galdera honi erantzunen dut ene lehen iritzi tartean, zuk entzule jakin dezazun nor ari zauzun mintzatzen, nahiz eta denek dakigun zaila dela gure deskribapen baten egitea. Makur andana bat baditut, zuk ikusiko dituzunak kronikaz kronika. Euskal irratietako kazetariek bertute batzuk dituztala seguraski atxeman dute, bestela, agian, ez zitaden ene iritzia galdeginen.

 

32 urte ditut, mementuko Amikuzen bizi niz Behorlegiko etxea arra berritzeko artean, ahalaz heldu diren urteetan han bizitzeko. Baigorriko Jean Pujo kolegio publikoan matematikako erakasle naiz, euskaraz eta frantsesez eta aurten ene laugarren sartzea da hemen, 6 urte pasa ondotik Parise bazterreko kolegio batean. 40 minutu bide ditut goiz eta arratsaldetan, irratia gozatzeko denbora. Euskal irratietaz aparte France Inter entzuten dut, lekuko berriak aparte beste batzuen entzuteko. Sartze honetan, haserre anitz entzuten da Charles Sapin Valeurs actuelle -eko zuzendari ordeak bere ikuspundua emaiten baitu astean behin. Araiz Euskal irratietako lankideek ez duten eni pentsatu berri honen ondotik !

 

 

 

Ez gaiten galdu eta berriz jin giten gure galderako hitz gakora : zilegitasuna.

 

Ez dut arazorik aurkitzen ene kurtsoak emaitean ene CAPES-a duela 11 urte ukan dudalakotz.

Ene seme zaharrena ikastolan edo Seaskan denez ene iritzia emaiteko zilegitasuna senditzen dut ere bai, denak bezala buraso bainaiz. Elkarteetan parte hartzen dut eta hautetsia naiz, zilegitasun arazorik ez da hor ere, leku hauek interesatzen zaizkit eta jendeek konfiantxarekin beren adostasuna eman baididate.

Irratian mintzatzea, jokoetan hartzea edo elkarrizketa bat egitea berdin zaut, ene lana eta nortasunak egiten baitute errexki mintzo naizela konfiantxan senditzen naizelarik.

 

Beraz iritzi tarte hauetan, irratiko langideek galdegin didate gazte baten ikuspundua emaitea, hezkuntzaren inguruan baita ere maite edo interesatzen zaizkidan gaier buruz.

Ez dakit kronikaz kronika zilegitasun handirik aurkituko dudan ene iritzia emanez, baina aukera interesgarria dela atxemaiten dut - gogoeta anitz egin ondoan - eta zergatik ez, entzule, egun batez.... zurekin elkarrizketa bat jorratzeko gai bat.

Ikus arte.

Beste iritziak entzun