Urte batez Garapen kontseiluak aztertu du etxebizitzaren bilakaera barnekaldean, diagnostiko baten egiteko. Eta berezikiago gazteek dituzten zailtasunen ikuspegi bat emateko. Joan den ostiralean etxebizitaren aktore asko bildu ziren Lekornen. Marga Forestier mintzatu da Paxkal Indo Garapen Kontseiluko presidentearekin:
Arigune da Bidarteko Spot ostatu jatetxea. Estia eskolaren eta Izarbel teknopoloaren ondoan kokatzen da eta ikasle eta langile ainitz hurbiltzen da eguerditan bazkaltzera. Horregatik hurbildu gira bertara, hango jabearekin mintzatzera. Indar berezi bat egin du Thierry Cornuk gurekin euskaraz aritzeko:
Euskal herria Bai koalizio abertzaleak bere lehen kongresua egin du Baionan, 200 pertsonen parte hartzearekin eta zuzendaritza berri bat osatuz. Nicolas Blain izanen da idazkari nagusia eta Mathilde Hary bozeramailea. Estrategia politikoari dagokionez, koalizio abertzale, ekologista eta feministak… 2026ko herriko bozak izanen ditu jomugan… eta, estatus Politiko berri bat adosteko lan bat abiatuko du indar sindikal, sozial eta poliko ezberdinekin. Jose Luis Aizpuru:
Emazteen Kontrako bortizkeria salatzeko berriro ehundaka emazte atera dira karrikara aste hondar honetan euskal Herrian. Larunbatean… Baionako herriko etxetik atera ziren manifestazioan Planing Familiale, PAF edo Emazteek Diote elkarteek deiturik, besteak beste. Emazteen kontrako bortizkeria egunerokoa dela oihukatu zuten, eta molde ainitzetan gertatzen dela bortizkeria hau. Gizonen hezkietan dagoela gakoa azpimarratu zuten… eta ttipitatik landu beharrekoa dela Amandin eta Sandrak , manifestazioan parte hartu zuten
Igan urteko bedatsean egin zuan galtoa bertsularien lagunak alkarteak, ikerketa luze zonbait eraman ondotik. Eta igan astean jakin due baiezkoa. Ezagupen honek harremanik ez düen beste erakundeekin aritzea aisatuko du.
Erran behar da bertsolaritza hanitx garatu dela azken urtetan. Bataz bestekoan 120 bat bertso saio antolatzen dutue urte oroz. Eta aurten 250 ikasle badira bertso eskolan. Ainoa Elizondo Bertsolarien lagunak alkarteko langilea :
Azaroaren 25a emazteek jasaiten dituzten bortizkerien kontrako nazioarteko eguna da. Ekitaldi anitz antolatuak dira Ipar Euskal Herrian gaindi bortizkeri horiek argitan ezartzeko eta salatzeko. Goiz Berrin Amaia Bidart medikuak bere lekukotasuna ekarri dauku:
Bidarteko HUPI enpresa adimen artifizialean berezitua da. Horri esker, hainbat enpresa laguntzen ditu eguneroko antolaketa, produkzio edo garraioan, iparraldean eta hegoaldean. HUPI enpresa, euskararen alde engaiatua da. Badu hainbat urten bere langileei AEK kurtsoak proposatzen dizkiela astean behin. Eta aurten, Euskaraldiaren karietara, ARIGUNE bezala engaiatu da. Marga Forestier mintzatu da Kattin Dassance bertako langile batekin:
Emazteen kontrako bortizkeriaren salaketa eguna da ostiral huntan. Ikusgarri bat proposatzen dute, preseski biktimak izan diren 6 emaztek eta Heletako Bacharte Danza konpainiak. Dantza, anzterkia eta bideoari esker gertatutakoa kondatzen saiatuko dira. Marga Forestier:
Bihar Emazteen kontrako bortizkeria salatzeko eguna izanen da. horren kari, elgarretaratzeak izanen dira 18:30tan Baoinako herriko etxean eta 19:30tan Luhusoko plazan, Itaia emazte taldeak antolaturik. Hendaia eta Irun artean ere manifestaldia eginen dute atsaldeko 17:30etan. Larunbaten aldiz, Baionan manifestaldia antolatu dute hainbat elkartek atsaldeko 5etan.
Euskaraldia aurrera doa, euskal herri osoan milaka ahobizi eta belarriprestek ariketa sozial erraldoi honetan parte hartzen ari dira. Hauekin batera, mota guztietako entitate eta elkarteek, ARIGUNEAK osatzen dituzte. Hendaian aurtengo ekitaldian 30 arigunetik gora izena eman dute. Zerrenda honetan, ileapaindegiak, okindegiak, banketxeak eta kafetegiak besteak beste. Hendaiakoop saltoki parte hartzaile kooperatiboak ere euskaraldiarekin bat egin nahi izan du. Ander Fernandez, Hendaiakoop-eko kidea
- EH Bai-ren lehen kongresua larunbatean iraganen da
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-11-23)
- Herriko auzapeza etxe saltzeetan bitartekari!
- Ipar Euskal Herriko ariguneak: Heletako Ezkaratza jatetxea
- “Disko honetan, gure munduaren alde absurdoa agertzen da”
- Historia kronika: Peio Etxeberri “Partikularzki erronkariko euskalkia ikertu zuen”
- Gazteentzat pilota txapelketa antolatu du Iparraldeko Pilota Batzordeak
- “Mundiala oro har ustela da”
- Panpi Laduche pilotari eta kantari Azkaindarra omendu dute bere herrian