Garaztarrak dantza taldearen 70 urteen ospatzeko, ikusgarri berri bat aurkeztuko du Maiatzaren 4 eta 5ean, Rom Herria izenekoa, Donibane-Garaziko Jai Alaian. Artzen Letona Patrick Larralde dantza taldeko irakaslearekin zen:
Osasun arloko langileen komunitate bat sortzeko xedea du 3 probintzietako CPTS egitura berriak. Lehen bilkura publikoa egin dute Donapaleun asteart huntan. Antton Castoreo mintzatu da Jenofa Lamarque elkarteko koordinatzailearekin.
"Filo Txoko" hitzordua estreinatuko dute ostiral honetan Baionako Biltxokon. Helburua gogoeta filosofiko bat gauzatzea da, euskaraz mintzatuko diren gomitekin. Lehen gaualdi horretan, Piarres Aintziart filosofia irakasleak euskaraz filosofia egiteko beharra mahaigaineratuko du. Berekin izanen da ere, Beñat Castorene, berriki Simone Weilen L’enracinement 1949ko lana itzuli duena. Luzien Etxezaharreta Maiatz elkarteko eramaileak eman dizkigu xehetasunak.
Auzapezen Biltzarra berriz piztu nahi dute eta Izurako auzapeza da buru. Izan ere, Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik, auzapezen biltzarraren errola zein zen ez zen argi, eta horren ondorioz, lokarturik gelditu zen. Baina aurten, dinamikaren berpizteko xedea dute eta Daniel Olcomendy buru gisa izendatua izan da.
EAJ-PNB-k bere hautagaiak aurkeztu ditu gaur Biriatun Europako hauteskundeen kari. 8 alderdi politiko batzen dituen « Écologie Positive et Territoires » zerrendan aurkeztuko da EAJ Iparraldean. Alderdi politiko zabal horrek 3 ardatz politiko nagusitan antolatzen da : Europar Batasuna, Egitasmo ekologista eta Erregionalismoa.
Larunbatean Irriz beterik zen Mauleko jai alaia. ahalen festibalaren bigerren edizioa antolaturik izan da xiberoko 40 bat elkarteren partaidetzarekin. Helburua zen aktibitaten proposatzea elbarrituentzat eta ber denboran beste bizitzeko manera bat erakustea elbarrituak ez direnentzat. Ostiralean filma eztabada izan bada, larunbatean egunaldi osoan aktibitate ainitz proposatuak ziren.
Aberri Egunean urte eta erdiz jorraturiko dosierra aurkeztu zuen Bagira ekimenak Uztaritzen, Ipar Euskal Herriko ezkerreko mugimendu abertzalearen geroaz. Liburuxka batean atera dituzte ondorioak eta horiek sakontzeko xedearekin Txomin Poveda soziologoa gure Goizberriko gomita zen.
7 probintzietako euskaldunak etorri dira Pagolako azken maskaradarentzako. Xiberoko 15 plazen itzulia egin ondoan, nostalgia minimo batekin pagolarat dira iritsi maskaradakariak. Suprisaz beterik zen emanaldia, eta horrek publikoa eta aizaleak hunki ditu.
Duela bost urte, Europako bozetan emaitza ona egin zuen Berdeen taldeak, hirugarren lekura helduz departamenduan. Aurten Marie Toussaint zerrenda buruaren gibelean mobilizatzera deitzen dute tokiko militanteek ere.
- Amaia Portugal ETB-ko kazetaria Eurpoako bozetaz.
- Heletako Agerria berria larunbatean berpiztuko da azkenean
- Ximun Fuchs: «Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana»
- Trek bat Nepalen, elbarritasunaren mugak gainditzeko
- E-cho proiektua: Iparraldeko eta Biarnoko oihanak «mehatxupean»
- Frantxoa Tambourin: «Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik»
- Aste hau euskaldunen «Harrotze Astea» izateko deia egin du EHEk
- Pirinioetako ahuntz arraza biziberritzeko parioa Ipar Euskal Herrian
- Akordio berri bat SNCFn, erretreten erreformaren ondorioak «mugatzeko»