Ramuntxo Christy

2026 AZA. 5

Azaroko arazoak

Azaroko arazoak.


Aurtengo azaroan

Ah ze arazoak

Miarritze aldera

Luzatuta soak

Izanen dira egun

Gazi ta gozoak

Ur nahasiak ditu

Horko itsasoak


Asteburuak heldu

Zauzkigu zerrendan

Programa irakurri

Dut berri paperan

Eta ez ibiltzeko

Urtxo galduen eran

Serioski markatu

Beharko agendan


Hiru asteburutan,

Etapaz etapa,

Neskenegun ebiakoitz

Edo larunbata,

Astoak, ardi tropak,

Eta xerri kaka,

Hobe ez nahastea

Eguna ta data.

Lurrama eta gero

Bertsoen kalifa

Ondotik bazkaririk

Gabeko manifa,

Abere, bertsolari

entzule, antifa,

Denak gainetik zaintzen

Paueko sherifa.


Ta nola defenditu

Gure oasia,

Bortuko artzainekin

Dugu ikasia

Arditeira hurbiltzean

Otso itusia

Eraiki beharko da 

Herri harresia.


Burubeltz eta behi

Gorrier begira,

Gozatuz bertsolari

Handien dirdira,

Gure harria ekarriz

Herri harresira

Azaroan Miarritzen

Elkartuko gira !

Beste iritziak entzun