Ramuntxo Christy

2026 URT. 15

Diruaz

Diruaz.

 

Egungo aipagaia diruak eman du

Usainik ez du bainan denek nahi usaindu

Dirua dugu amets,jainko eta saindu

Nahiz eta ezin duen zerurik ordaindu.

 

 

Guziendako omen da garai nekea

Estatuaren kutxa ez dela betea

Proiektuetan beti da AHTa

Alta hau ere ez da izanen merkea.

 

 

Ari bazira mundua nahian konprenitu

Ez da beharrezkoa izaitea aditu

Nork duen zer mugitzen nahi bada argitu

Ez da misteriorik dirua segitu.

 

 

Diru estakuruak guti du balio

Bainan egunerokoan zonbat ondorio

Diote hau merke da ta hori kario

Azkenean dena da hautu ixtorio.


 

Makro ekonomia bada ulergaitza

Macronekin biziki argi da emaitza

Eskua luzatzen du emaiten du hitza

Ta euskaldunak beti eskean gabiltza.

 

Sistematik atera beharko ginuke

Berdin untsa biziko gintazke nik uste

Hemen ziren sei bertso bi irrien truke

Ta gehiago ere botako nituzke.

Beste iritziak entzun