HERRIKO BOZAK jada
dira ate joka,
aspaldian hasi zen
zerrenden borroka,
etorriko denean
martxoan 15a,
nik erran behar duta
noren alde bozka !
Talde osoaren alde
Da egin beharra,
Ez izenik gehitu
Ez izenik marra,
Hautatzea ez bada
Nehoiz gauza txarra,
Herri ainitzetan da
Zerrenda bakarra.
Alta demokrazia
Deitzen zaio horri,
Denak ez badira re
Xuri edo gorri,
Etxeto Etxegarai
Edo Etxegorri,
Batzu joanen dira,
Besteak etorri !
Atharratze aldetik
Izan da oihartzun,
Emazteak ez du behar
Bezain bat gaitasun,
Izenetan dena da
Parekidetasun,
Guziak errespetuz
Behar dira entzun !
Bigarren, hirugarren
Laugarren eskukoa,
Ez dea erregealdi
Baten modukoa,
Batzuk auzapez lana
Dute gustukoa,
Eta ez dute aise
Uzten lekukoa !
Gehienak joaiten dira
Alderdirik gabe
Etiketa hartzeko
Sobera ahalge,
Bozkatzean gogoan
atxiki halare,
Nor dugun gure kontra
Ta nor gure alde
Batek hartuko dio
Besteari gaina,
Nola bukatuko den
Ez dakigu baina,
Hortan bururatuko
Da ene kanpaina,
Ea igandean nork duen
Edaten xanpaina !