Ramuntxo Christy

2025 AZA. 6

Museotik plazara !

Museotik plazara !

 

Bernat Etxepareren lehen liburua

Azkenean berriz da herrira heldua

Museoan ikustera gomit da mundua

Bainan eni hasi zaut berotzen burua

Hortik ateratzeko jina da ordua !

 

 

Ongi prestatu behar da gure afera

Nahi badugu altxorra goxoan atera

Bi leiho, lau zaindari, hamasei kamera

Konplikatua dirudi, ta zaila sobera

Bainan nahi denean dena posible da !

 

 

Sartu gira bakarrik zonbeit minutuko

Bi turista Japoniar zirela lekuko

Linguae Navarrorum da gure eskuko

Etxen ginen jandarmeak agertu orduko

Nola egin dugun ez dut hemen kondatuko !

 

 

Sortu badugu ere Frantzian lurrikara

Gurea berreskuratzea legitimoa da

Teoria ekarri dugu praktikara

Etxeparek denboran idatzi gisara

Oraikoan euskara jalgi da  plazara !

Parisen gaindi edo baxe nafarroako ?

Zoinek zoini prestatu, noiz, nola, zertako ?

Museo batean edo museotik kanpo ?

Galdera ainitz bertso bakarrarendako

Erantzunak bakotxak atxeman beharko !

Beste iritziak entzun