Auzapezen Biltzarra berriz piztu nahi dute eta Izurako auzapeza da buru. Izan ere, Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik, auzapezen biltzarraren errola zein zen ez zen argi, eta horren ondorioz, lokarturik gelditu zen. Baina aurten, dinamikaren berpizteko xedea dute eta Daniel Olcomendy buru gisa izendatua izan da.
EAJ-PNB-k bere hautagaiak aurkeztu ditu gaur Biriatun Europako hauteskundeen kari. 8 alderdi politiko batzen dituen « Écologie Positive et Territoires » zerrendan aurkeztuko da EAJ Iparraldean. Alderdi politiko zabal horrek 3 ardatz politiko nagusitan antolatzen da : Europar Batasuna, Egitasmo ekologista eta Erregionalismoa.
Larunbatean Irriz beterik zen Mauleko jai alaia. ahalen festibalaren bigerren edizioa antolaturik izan da xiberoko 40 bat elkarteren partaidetzarekin. Helburua zen aktibitaten proposatzea elbarrituentzat eta ber denboran beste bizitzeko manera bat erakustea elbarrituak ez direnentzat. Ostiralean filma eztabada izan bada, larunbatean egunaldi osoan aktibitate ainitz proposatuak ziren.
Aberri Egunean urte eta erdiz jorraturiko dosierra aurkeztu zuen Bagira ekimenak Uztaritzen, Ipar Euskal Herriko ezkerreko mugimendu abertzalearen geroaz. Liburuxka batean atera dituzte ondorioak eta horiek sakontzeko xedearekin Txomin Poveda soziologoa gure Goizberriko gomita zen.
7 probintzietako euskaldunak etorri dira Pagolako azken maskaradarentzako. Xiberoko 15 plazen itzulia egin ondoan, nostalgia minimo batekin pagolarat dira iritsi maskaradakariak. Suprisaz beterik zen emanaldia, eta horrek publikoa eta aizaleak hunki ditu.
Duela bost urte, Europako bozetan emaitza ona egin zuen Berdeen taldeak, hirugarren lekura helduz departamenduan. Aurten Marie Toussaint zerrenda buruaren gibelean mobilizatzera deitzen dute tokiko militanteek ere.
Amaia Portugal, Euskal Telebistako kazetaria da Bruselan Europako Batasuneko dozierrak jarraitzen ditu, bai parlamentuan edo Europar Batasunean, bai Bruselan edo Estrasburgon. Europako bozetaz mintzatu da gurekin.
Urteetan hetsirik izan ondotik, berriz berpiztuko dira Heletako Agerria ostatuko eta ondoko Agerraldi dantzalekuko eraikinak. Lau milioi euroko lanak egin ditu bertan herriko etxea. Ostatu zaharrean denda bat ezarriko dute, eta etorkizunean haurtzaindegi bat sortzeko espazioa egokitu dute. Horrez gain, hamahiru apartamentu ere eraiki dituzte murru horien barnean. Ostatu-etxalde horren lurretan, aldiz, bost kinesiologo instalatu dira. Lan handiak bururaturik, apirilaren 27an estreinatuko dute Heletako herri erdiguneari bizia emanen dion gune zaharberritua.
«Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina» kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia. Ximun Fuchsek idatzi duen “Lurrez Estali” antzezlanak laborantza eta etxaldeen problematika izanen dituzte hizpide. Estreinaldia maiatzaren 31an izanen da Izuran Latsagako gazteluan. Baina aldi honetan ez espero izan Euskal Herriko birarik, estreinaldiaz ondoko zortzi emanaldiak Baxe Nafarroako toki berezi horretan izanen baitira. Fuchek azaldu duenez, zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean gertatzen da historia: «baserriko familia berriz biltzen da udan, eta gaur egungo funtsezko arazoei ezin heldurik, nehoiz existitu ez den laborantza eredu baten nostalgiarekin lotzen dira». Latsagako gazteluko zamatzean hamaika aktore ariko dira, batzuk profesionalak, beste batzuk amateurrak.