Berria, Mediabask eta berriki Liberation egunkarientzat lan egiten du Guillaume Fauveau prentsa argazkilariak. Baionan sortua, euskara berriki ikasia, bere lana DIDAM aretoan ikusten ahalko da urtarriletik martxora arte. Bere kazetari lana ikusten ahalko da baina ere musika, surfari lotuak bai eta egindako potretak ere.
Igande honetan lasterkariak izan dira Arberoako mendi kaskoetako nagusi. 380 korrikalarik parte hartu dute Mendixken lasterketan, nehoiz baino gehiago. Aurten, 13 kilometroko lasterketaren markak gaindituak izan dira gizon eta emazteetan, baita 20 kilometroko gizonen proban ere. Oren bat eta erdi eman du Loic Robert Oloroeko 25 urteko lasterkariak 20,5 kilometroen urrezko domina eskuratzeko, eta Samuel Téchenéren marka 3 minutuz gainditu du. Bigarren Kevin Lago xiberotarra izan da eta hirugarren Téchené landatarra. Emazteetan, Emilie Pagnet Hendaiarra nagusitu da. Melanie Foliolék bigarren egin du eta Camille Naomek hirugarren. 13 kilometrokoa aipatzeko, Pascal Saint Pierre uztariztarrak irabazi du, bigarren Tony Bonneau izan da eta hirugarren Mixel Giltzu. Eta emazteetan, Carole Duhart SPUC Senpereko taldeko hiriburutarra zaluena izan da.
26 urte berantago, maskaradaren lekukoa hartuko du Basabürüako ibar eskuinak. 2025ean Altzai, Lakarri eta inguruetako berrogei bat gaztek parte hartuko dute, eta usaian bezala, urtarriletik aitzina abiatuko dituzte ihauteriak. Pitxu, Kabana, xorrotxa eta bestelako kargu nagusiak banatuak izan dira jada, baita dantzarienak ere: bederatzi aitzindari izanen dira eta lau marexal. Nicolas Urruty, Jean Louis Bidabe eta Jean Pierre eta Marilyn Rekalt dira errejent laguntzaile taldearen arduradunak.
Politikatik Politikara saioak aktualitatezko gaiak jorratzen ditu, hiru gonbidaturekin: Anick Trounday, Iker Etxepare eta Nikolas Blain.
Saio honetako aipagaiak laborantza, osasun arloa eta euskara izan dira.
Mingain urdinaren eritasunaren kontrako txertoa itxoiten ari dira laborariak. Ardiak jotzen dituen eritasuna borrokatzeko, hilabete bat da frantses gobernuak txertoa hitz eman duela, baina oraindik ez dira iritsi. FDSEA sindikatuko kideak bildu dira ostegun honetan Baionako suprefetarekin. Erantzun bat azkar behar dutela azpimarratu dute, bereziki hegoaldean saltzen baitituzte axuriak. Louis Bizkaixipi, FDSEAko axuri sailaren presidentea da:
Ostegun goizean bildu dira Baionako suprefetan FCO edo ardien mingain urdinaren eritasunari begira. Eritasuna pairatzen duen etxalde batek ezin du hilabete batez saldu axuririk. Alta hazleak prest dira mementu huntan saltzeko. Txertoak nun diren xuxen galdegin diote suprefetari:
Makean, larunbatan Palestinaren aldeko eguna iraganen da."Ibaitik itsasora, Palestina libre" lemapean antolatzen dute Iparraldeko sostengu talde desberdinek. Egun osoko egitaraua prestatu dute; goizean hitzaldi bat egongo da, Palestinaren egoerari buruz. Arratsaldean, tailerrak izango dira: laborantza, pinkwashing-a edo armamenduaren inguruan. Egunean zehar, Palestinako produktuekin osatutako merkatu bat egongo da. Apairua eta kontzertuak ere izango dira arratsaldean. Irabazi guztiak, Adammer elkartearentzat izango dira, Palestinako preso politikoen aldeko elkartearentzat. Jakin, egun horren inguruan gehiago entzun ahal izango duzuela 8:00etatik aurrera, antolatzaileetako Mirentxu Arbeletche entzuten ahalko baituzue.
Asier Blas-ek azaltzen digu Donald Trumpen hauteskundeak nola eragingo duen nazioarteko politikaren arloan.
Urtero bezala, Table du soir egiturak neguko sasoia abiatu zuen asteartean. Aurten hirugarren urtez, udan ere bazkariak eskaini dituzte. 2023-2024 sasoian zehar orotara 25 000 otordu apailatu dituzte laguntzaileek. Bataz-beste, egunean ehun pertsona hurbiltzen dira bertara jatera. Uda honetan, usaian baino emazte gehiago izan dira, hots hartzaileen %13.
Aurten ere « Foulée du partage » izeneko lasterkaldia antolatzen du elkarteak dirua biltzeko, azaroaren 24an. Iaz 1200 lasterkarik parte hartu zuten.
Duela 4 edo 5 urte, Handi pilota saila Baionan sortu zen. Hala ere, barnekaldekoentzat urrunegia zelakoan, Denek Bat pilota batzordeak behar horri erantzuteko urratsak egin ditu. Duela 3 aste hasi dituzte trebaketak.
Momentuz 3 jokalari daude, baina beste 2 interesatuak egon daitezkeela adierazi dute. Parte hartu nahi izanez gero, Denek Bat pilota batasunaren webgunean dauden telefono zenbakietara deitu behar da.
- Elkar liburu, diska eta banaketa fundazioak arduradun berria hautatu du
- Aurrekontuen Lege Proiektua « Lapurreta fiskala » gisa salatzen dute hainbat hautetsik
- Baionako Prissé eskola publiko arraberritua estreinatu dute
- 300€ko isuna ELBko animatzaile batentzat agente bat iraintzeagatik
- Goiatz Urkijo: «Laugarren edizio hau aldaketekin dator; edizio berritua izango da»
- Müga Trail: Begiak eta Zangoak Inarrosiko Dituen Beste Lasterketa Bat
- ALERT-PYR mugaz gaindiko suhiltzaileen arteko elkarlan plana aurkeztu dute
- «Autonomia bizitegi» bat estreinatu du Baionako herriak adinekoentzat
- Lorea Agirre: «Gu ere kultur hizkuntza bat gara»