Elkar liburu, diska eta banaketa fundazioak arduradun berria hautatu du

Elkar liburu, diska eta banaketa fundazioak arduradun berria hautatu du duela zenbait aste: Juan Mari Larrartek hartu du Jose Mari Sorsen lekua.

Elkarrek liburuak saltzeaz gain, 18 liburu denda ditu, horietako bat Baionan. Argitaletxea ere bada, inprimategia badu eta banaketa enpresa bat ere bai. Elkarren diru sarreren ehuneko 80a banaketa arlotik dator, eta egunero, Gipuzkoako Aduna herrian duen lantegitik, 70 mila liburu ateratzen dira Euskal Herrira edo Espainiako estatura. Urtean 12 milioi liburu sartu eta irteten dira Elkarrek duen biltegitik.

Aurrekontuen Lege Proiektua « Lapurreta fiskala » gisa salatzen dute hainbat hautetsik

Frantziako Legebiltzarrak azaroaren 19an itxi nahi du 2025erako Aurrekontuen Lege Proiektua lehen irakurketan. Lege proiektu horrek, diru murrizketa handiak aurreikusten ditu hainbat kolektibitaterentzat. Ipar Euskal Herrian, departamendua, elkargoa, Baiona, Biarritz eta Angeluko herriak barne dira.

Hau da, normalki kolektibitateei zuzendu diruztatzea ez da eginen : 1,7 milioi Baionako herriarentzat, 1,3 milioi Biarritzentzat edota 3 milioi euro Euskal elkargoarentzat.

Baionako Prissé eskola publiko arraberritua estreinatu dute

Gaur egun eskolak 80 haur errezibitzen ditu, kopuru hori bikoiztea aurreikusten du herriko etxeak, inguruan eraikitzen ari diren 350 bizitegien eraginez. Bizitegi horiek %100 bizitegi nagusiak izango dira. 

Prissé eskolak irailean ireki zituen berriz ateak lanen ondotik, elebitasuna proposatuz ama-eskolakoei hastapen batean. Gaur egun ipar Euskal Herriko herrien %85ak du euskaraz erakasten duen ikastetxe bat gutxienez, hiru sareak kontatuz. 

300€ko isuna ELBko animatzaile batentzat agente bat iraintzeagatik

300€ko Isuna, Horietariko 100 Gibelapenarekin. Hala zer galdegin duen prokuradoreak ELBko animatzailearendako. Astearte honetan epaitu dute Pauen, DDPP zerbitzu sanitarioetako agente bat iraintzeagatik 2023ko ekainean, ekintza batean. Eta prokuradorearen eskaerari gehitu behar zaio salaketa pausatu zuenak euro sinboliko bat galdegin duela. Azken honek azpimarratu du iraintzat hartu zuela “bourreau” hitzaren baliatzea ekintza hartan eta bortizki hunkitua izan zela.

ELBko defentsak azpimarratu du bere aldetik, kanpoko hazkuntzaren kontrako auzia zela hor, eta deusek ez zuela frogatzen nork bota zuen oihu hori. Emaitza abenduaren 17an emanen du Paueko auzitegiak, erreportaia eskainiko dizuegu 7.45tan.

Goiatz Urkijo: «Laugarren edizio hau aldaketekin dator; edizio berritua izango da»

Belarri Prest eta Aho Bizi ezagunak dituzten txapak ezartzeko tenorea ez da azaroko izango. Euskaraldiaren 4. edizioaren karira, aldaketa ugari izango dira, adibidez, data aldaketa. Kattalin Harispuru Diribarne kazetariak Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzaileari, mikrofonoa luzatu dio edizio berezi honen xehetasunak biltzeko.

Müga Trail: Begiak eta Zangoak Inarrosiko Dituen Beste Lasterketa Bat

Larraineko Xibero Trail lasterketaren ostean, bortuko beste trail bat antolatu dute agorrilaren 9an. Müga Trail izeneko lasterketa Santa Grazitik Larrainera igaroko da, 42 kilometro eta 2850 metroko desnibel positiboarekin.

Lehen edizioa denez, 300 lasterkari bakarrik onartuko dituzte, eguna ahal bezain ongi iragan dadin. Hain zuzen ere, 130 laguntzaile behar dituzte. Interesatuek e-mail bat bidali dezakete müThis email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera.

ALERT-PYR mugaz gaindiko suhiltzaileen arteko elkarlan plana aurkeztu dute

ALERT PYR mugaz gaindiko proiektua abiatu dute mugatik hurbil dauden suhiltzaile ezberdinek. Helburua iparraldeko eta hegoaldeko suhiltzaileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatzea da, horretarako tresnak sortuz. Jadanik, 2018 eta 2021 artean, ALERT proiektua abiatu zuten xede berarekin. Proiektu hori segitzeko gogoarekin abiatu dute ALERT PYR ekimen berria. Orain arte, mugak interbentzioen banaketa egiten zuen; hau da, iparraldean istripu bat gertatzen bazen, iparraldeko suhiltzaileek segurtatzen zuten interbentzioa, hegoaldeko kaserna bat istriputik hurbilago egon arren. Helburua, beraz, elkarlana eta eraginkortasuna areagotzea da. Proiektu honetan Iparraldeko, Gipuzkoako, Nafarroako, Aragoiko, Pirinio Garaiko, Garona Garaiko eta Aran Ibarreko suhiltzaileak parte hartzen dute.

«Autonomia bizitegi» bat estreinatu du Baionako herriak adinekoentzat

Adinekoek zahartzea inguraturik egiteko "autonomia bizitegia" bat estreinatu du Baionako herriak. Harambillet izeneko zahar etxearen ordez eraiki dute IGUZKIAN izeneko bizitegia. Urte bateko obren ondoren, bertan, autonomoak diren 70 urtetik gorako adinekoak hartzen dira, 70 estudiotan banatuta. Egoitza ez da medikalizatua eta egoiliarrak libre dira joan-etorrian. Hala ere, hainbat zerbitzu eskaintzen dira: jantokia, kirol gela eta laguntza administratiboa. Isolaturik zahartzearen saihestea da xedea.

Baionako herriak, departamenduak eta HSA egiturak diruztatu dute proiektua, 5 milioi euroren truke.

Lorea Agirre: «Gu ere kultur hizkuntza bat gara»

Lorea Agirre antropologoa eta kazetaria izan da goiz honetako gomita Goiz Berrin. Azken 10 urteetan Jakin aldizkariko zuzendaria izan da, baina Jakin duela 68 urte sortu zen Arantzazuko fraidetxean, euskal kulturari bide emateko eta euskal pentsamendua lantzeko.

68 urte beranduago, bizirik jarraitzen du Jakin, arrefreskatuta eta gazte eta feminista izanik. Euskal pentsamenduan oinarrituta eta gaur egungo gaiei buruzko gogoetarako leku izaten jarraitzen du. Aldizkariak itxura zaharberritu du eta haien webgunea eta plataformak ere eguneratu dituzte.