


Pariseko Olinpiar Jokoen estrena ofiziala iraganen da arratsalde honetan Sena ibaian. Euskal Herritik 43 kirolari izanen dira lehian, tartean bi lapurtar, Sebastien Guerrero tiroan ariko dena, eta, Hortense Limouzin 3x3-n ari den saskibaloi jokalaria.
Ehunka kazetari dira Pariseko jokoan segitzeko, eta Berria-k, hiru kazetari igorri ditu. Horien artean Ainara Arratibel kirol arloko arduraduna.
Baztango Lekaroz herrian hotel eta luxuzko bizitegiak egiteko proektua aspaldikoa da. Duela zernbait urte Aroztegia izeneko gunean proiektu hori aitzinatzeko xedea agertu zen eta nafar gobernuak bultzatu zuen ere. Herritar ainitz kontra agertu ziren eta mobilizazio azkarrak egin. Orain Prokuradoreak zigor eskaera azkarrak egin ditu egin ziren mobilizazio horien karira Ekhiñe Zapirain gure lankideak, Aintzane Ariztegi auziperatua mintzarazi du.
Bihar da joko olipikoen hasierako ekitaldi ofiziala iraganen. Nahiz eta atzo Errugbi7 eta futbola kirolekin Jokoak abiatu ziren. Joko Olinpikoek agorrilaren 11a arte iraunen dute. Baina, horrek hainbat aldaketa eta neurri agertarazten ditu biztanleentzat egunerokoan. Parisen ostalaria den Nikolas gure GoizBerriko gomita izan da.

Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra iraganen dira Pariseko Joko Olinpikoak. Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolarien artean, 46 izanen dira Euskal Herri osotik. Lapurditik 2 kirolari joanen dira. Euskadi Irratian ere jokoak prestatzen ari dira. Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko kirol arduraduna gure gomita izan da.
Uztailaren lehenean Atharratzetik abiaturik, heldu den astean Getxon bukatuko da Euskarabentura espedizioa. 127 gaztetxo eta 30 bat heldu ibilki dira kurri, euskaraz bizitzeko arnasgunean. Heldu diren egunetan, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostan ibiliko dira, herriz herri, Getxo eta Portugalete lotzen dituen Bizkaia Zubira iritsi arte. Unescok babesturiko ondarea da zubia, halaxekoa da euskara ere: aurten, 127 gazte berrik ere babesteko engaiamendua hartu dute.
Zea mays, gatibu, Zeta, Dupla… Euskal Herri mailako musika talde hauek ordainsari handiak eskatzen dituzte, 10 000 eta 15 000€ artean gutxienez. Nola egiten dute herri ertain edo txikietako komiteek taldeak pagatzeko ? Pario hori arriskurik gabe ote da ?
Pasa den asteburuan Makean ikusi ahal izan da ezetz, aroarengatik ez dira oholtza gainera igan Zetak eta Gatibu. Eñaut Etxeberria Makeako komiteko kidea hortaz aritu da.

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal literatura bigarren hezkuntzan? Letretako agregatua da 2023ko irailaz geroztik, Bordeaux-Montaigne unibertsitatean literatura-irakasle gisa ari da.
- Argitxu Ourthiague: «Jatetxeekin lan berezi bat eraman dugu tokiko eta kalitatezko ekoizpenen sustatzeko»
- Negurako hesi edo zuhaitz-lerro landaketak orain abiatu dira
- Peio Dufau abertzalea Alderdi Sozialistaren taldean sartuko da
- Iñaki Iurrebaso: «Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude»
- Xalbat Seosse: «Tapoi berri horiek gure eragina hobetzeko estrategiarekin bat egiten dute »
- Baionako Mastersen finalan Bixente Bideondo eta Luis Sanchez garaile atera dira
- Sébastien Castet: «Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira»
- Joseba Erremundegi: «Bestak aitzinatzea biziki ongi atera da»
- Muga Gabe zirko festibalak bere hirugarren edizioa ospatuko du