Lekorneko kabalkada heldu da. Aste huntan 2 emanaldientzako txartelak salgai ezarri dituzte. Uztailaren 28an igandez eta agorrilaren 3an ibiakoitzez izanen dira bi emanaldiak. Aurten, kabalkada antolatzen du Lekorneko gazteriak. Gure goizeko gomitak genituen Joanes Curutchague eta Abenttin Dubois, Lekorneko gazteriakoak.

Uda hor dugu eta ikasturtea bukatua da bai eskoletan, baita kontserbatorioetan ere. Azken urteetan, Iparraldeko kontserbatorioak leku geroz eta gehiago uzten dazko euskarari eta praktika tradizionaler. Antton Castoreok pundu bat egiten du Kontserbatorioko Marie Hirigoyen Bidartekin.
Urtero bezala, 10 egun muntaketa eta 3 egun pestan pasatuta, EHZ festibaleko laguntzaileek behar dute gunea desmuntatu eta garbitu, ondoko urterako prest uzteko. Aste huntan dute desmuntaketa, ostiralean bukatzeko laguntzaileen pestarekin.
Eraso matxisten kontrako Babesgunea antolatzen du aurten ere Baionako bestetan Itaiak, emazteen antolakundeak. Ez du bat egiten Baionako herriko etxearen besta ereduarekin, antolatuak diren manean hain zuzen, giro bortitz, matxista eta sexista are gehiago garatzen baitira.
Errugbian, AS Baionako neskek denboraldi izigarri ona bururatu berri dute. Brennus erredola altxatu dute Federale 1 mailako finala Chilly Mazarinen kontra irabazi ondotik. Kirol zuzendaria Jean Mixel Gonzalez jokolari ohia da. Gure gomita zen asteazken honetan.
Lola Baixas Lekunberri Tomaseneko nagusia da, eta B eta B galeria badu hantxe, Jose Mari Begiristain senarrarekin batean. Udan honetan Mikel Blasco argazkilaria eta Ruth Cepedano eskultorearen obrak ikus daitezke. Ebiakoitzean estreinatu berri dute erakusketa, zortzigarrena, eta karia horretara, Joxerra Senperena pianista ezaguna gomitatu dute kontzertu baten emateko. Ortzirale arratsaldez, ibiakoitz eta igandez egun guztian zabalik izanen da B eta B espazioa Lekunberrin, agorrilaren 24ra arte.
Erretretaren eta enpresaren egonkortzeko Xiberoan, deliberatu du fundazio baten sortzea. Iragan den ostegunean Mixel Etxebestek epaiketa bat galdu du . Mauleko Agerria hotelaren aferan paperak faltsutzeagatik epaitua izan da. Udaberrian dei egin bazuen azkenean errudun ezagutua izan da. Mauleko auzapezak jakinarazi du azken herriko kontseiluan ; uztailan xehetasun gehiago bilduko ditugu epaiketa hortaz.
Frantses legebiltzarrerako Hauteskunde kanpainaren azken eguna dugu ostiral hau. Iganderako bozei buruzko azken zundaketen arabera, eskuin muturrak irabaziko ditu hauteskundeak %36arekin, eta bigarren tokian Fronte Herritar Berria, bozen %29arekin. Macron presidentearen gehiengoak %19,5 baino ez luke erdietsiko. Aldiz, ikerketa gehienen arabera, eskuin muturrak ez luke gehiengo osorik lortuko legebiltzarrean. Hauteskunde legegileen lehen itzulia igandean iraganen da eta uztailaren 7an bigarrena. Jenofa Berhokoirigoin ARGIA aldizkariko kazetariak azaldu duenez, Batasun Nazionala «herritar anitz jasaten duten miseria eta gaizki izateaz baliatzen da». Horrez gain, euskaldunendako kaltegarria izanen dela uste du: «eskuin muturra ez da aniztasunaren alde, frantses hiztun zuriaren alde baita».
Baionako prokuradoreak xehetasunak eman ditu atzo arratsaldean Urruñako emazte desagertuaren kasuan. Senarraren kontrako susmo azkarrak agerian eman ditu inkestak eta senarra preso sartu dute. Oraindik ez du deus aitortu. Joan den martxotik separatua zen bikotea eta dibortzio bidean. 43 urteko gizona erreserbista zen eta tiro-kirola egiten zuen. Aldiz, baliatzen zituen armak ez ditu atzeman poliziak. Gizonak bide txarretik eraman lituzke poliziak, etxe ebaste eta eraso bat antzeztuz. Laure Zachello atzemateko lanak segitzen ditu poliziak. Poliziak uztailaren 20 eta 21 arteko lekukotasunak xerkatzen ditu; bereziki, norbaitek Suzuki markako eta marra urdinak dituen 4x4 auto gorri bat mendialdean ikusi badu poliziarengana jotzeko deia egin dute.
- Errobiko festibala, munduko doinu tradizional eta berrien besta
- Hamar pausa egun urririk, Onetik eta Etxaldia gasnategietako laborariendako
- Asteburu honetan ospatuko da EHZ festibala Arberatze-Zilhekoan
- LGBTfobiaren indartzea dakusa Les Bascos elkarteak Iparraldean
- Laborantza biologikoko etxaldeek ez dituzte oraino 2023ko diru laguntzak ukan
- Peio Dufau: «Baikorki ikusten dugu Iñaki Etxanizek egin duen lana; bide bera jorratu nahi genuke»
- Baionako besten giroa hobetzeko neurri batzuk hartu ditu herriko etxeak
- Gobernantza krisitik ateratzeko bidea hartu du Enargiak
- Amaia Larralde: «Iparraldeko 14 pilotarik uko eginen diogu Frantziako selekzioari»