Lau oren pasa, eta 70 delibero. Euskal Hirigune Elkargoak bilkura egin du ekainaren 15ean, eta lehen aldiko Jean René Etchegaray gabe. Erakundeko lehendakariaren osasun arazoak direla medio, René Carrique lehendakari-ordeak gidatu zuen batzarra. Lehen erabakia aho batez onartu dute hautetsi orok. Bil Giten taldeak Donibane Lohizunen maiatzaren 3an izan zen feminizidioaren harira minutu bateko ixiltasuna proposatu zuen, eta horrekin batera, indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio kanpaina eta behatoki baten sorrera. Beste puntu gehienek ere hautetsien adostasuna bildu zuten. Salbuespena aitzinkontu orokorrak, Baionako Séqué auzoaren laugarren xedeak, Arbonako hirigintza planak eta Angeluko langune berriak markatu zuten.
Inesa de Gaxen pastoralaren lehen bi emanaldiak aurkeztu dira asteburuan Bastidan. Euskaraz eta gaskoiez idatzitako lehen pastorala izan da, Itxaro Borda eta Ivan Bareyre idazleek idatzirik. Euskal eta gaskoi kulturak uztartzen diren Xarnegu eskualdean 2017an abiatu zen proiektua. Orotara ehundik goiti arizalek eta hamazazpi musikarik parte hartu dute pastoral baxenabartar honetan. Istorioa Pierre de Lancre inkisidorearen garaian kokatzen da, eta birritan sorginkeriaz akusatua izan zen Inesa de Gaxen emazteak bizitakoa kontatzen da. Bastidako arkuen plazan eskaini dituzten bi emanaldiez gain beste bi aldiz taularatuko dute pastorala, irailaren 21ean eta 22an Bardozen.
Beskoitzeko herritarren gehiengoak Pascal Jocouren zerrenda bozkatu dute lehen itzulian. 575 bozka erdietsi ditu (%37,7). Gibelean, 37 bozkako distantzian gelditu dira Fabienne Ayensa auzapezaren lekukoa hartu duen Fabienne Etxegarai, bozken % 34,9arekin. Hirugarren gelditu da Haritza Camblongek gidaturiko Hats Berri zerrenda 429 bozkekin (%27,8). Hiru zerrendek erdietsi dute bigarren itzulira iragaitea; haatik, Jocouren eta Camblongen zerrenden arteko akordio bat ireki liteke heldu den igandeko bozketarentzat. Bi zerrendak ados agertu dira Beskoitzeko ikastolaren geroari begira; aitzitik, ZAC hirigintza proiektuarekiko ez dute ber ikuspegia. Asteartera arte dute bat etortzeko. Etxegaraik, bere aldetik, lehen itzulian parte hartu ez duten herritarren babesa erdiesten entseatuko da.
Hazparneko Laguntza Etxerat egitura sozialeko 80 langileak berriz mobilizatu dira atzo Baionan, Departamenduaren egoitza aitzinean.
Duela aste bat aipatu bezala, 150 000 euroko diru zorren ondorioz, zailtasun ekonomiko larrian da elkartea. Landesetako beste egitura batek berriz hartzeko proposamena egin die, langileek onartu dutena. Baina geroztik departamenduak ez die arrapostu argirik emaiten. Ostiral goizean Pauen biltzekoak dira Annie Schmitt departamenduko elkartasunen zuzendariarekin.
Gaskoiera lehen aldiz entzunen da pastoral batean. Euskararekin batera baliatuko dute okzitanieraren aldaera hau, Inesa de Gaxen pastoralean.
Xarnegun bi hizkuntzek duten presentzia historikoa islatu nahi izan dute horrela. Itxaro Bordak idatzi ditu pastoraleko gidoia, eta parte hartzaile bakoitza ari da emeki emeki rola ongi bereganatzen. Bi igandetik behin elkartzen dira errepikentzat. Inesa de Gaxen pastorala Bastidan emanen dute bihar. Pantxika Urruti pastoraleko errejenta gure gomita izan da.
Hori egitea erabaki dute 15 elkarte, gaztetxe eta komitek. Hauen artean EHZ, Herri Urrats, Zizpa gaztetxea edota Ziburu, Azkaine edo Senpereko komiteak.
Azken hilabete hauetan borondatearen kontra drogatuak izan direnen kasuak salatu dira bereziki. Fenomeno horren aitzinean mezu azkarra igorri nahi dute eragile guzi hauek. Irailean elkarrekin protokolo bateratu bat osatzeko lanean jarriko dira. Proiektu hortan parte hartu nahi duen guziei idekia zaie.
Oroitu, Fabienne Ayensa auzapezak dimisioa eman zuen. Ikastolaren aferak azken hilabeteetako aktualitatea markatu du Beskoitzen, eta polemika sortzen duen 160 bizitegiko ZAC ere eragina izan du. Herriko hauteskunde horientzat, hiru zerrenda lehian dira.
Zerrenda zabala aldarrikatzen duen « Hats Berri », Haritza Camblong-en listarekin has gaitezen. Jakin ikastolako buraso ere dela Haritza Camblong:
Orain Pascal Jocouk zuzendu « Beskoitze Zuekin » zerrendari hitza. Pascal Jocou axuant egon zen 2019ra arte, eta kargua utzi zuen, Fabienne Ayensarekin lan egiteko harremanak zailak bilakatu zitzaizkiolako. Lista hortatik, Murielle Barcos:
« Briscous Beskoitze un nouvel élan » zerrenda zuzenduko du Fabienne Etxegaraik. Kargua utziko duen Fabienne Ayensaren gehiengoko hautetsia da BAINAN beste manera batez kudeatu nahi duela herria, hobeki komunikatuz dio. Ikastolaren aferari begira, Haritza Camblonek zion, herriko etxeak arras untsa bazakila ez zakola permisik emanen ikastolari eta hala ere, kontrario sinetsarazi zakola. Fabienne Etxegarairekin den David Larregi:
Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuz, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira. Mixel Esteban hautetsi ekologista baionarraren iritziz datuak ez dira «hain txarrak»: «Bost jarleku erdietsi ditugu, eta intsumituen aitzinetik gira». Azken bozetan, ordea, bi milioi bozka gehiago eta hamahiru jarleku lortu zituzten frantses berdeek. Frantzia mailan, beraz, bozken %13tik %5era iragan dira zortzi jarleku galdurik.
Berrehun parte hartzaileren laguntzaz taularatuko dute "Askaot" ikusgarria. Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak dantza, kantu eta antzerki emanaldi berezia antolatu du bere 50. urtemuga ospatzeko. Jean Marie Irigoin da antzerki zuzendaria, Ekaitz Kosta abeslariena eta Erdozaintzi Etxart ahizpak dantza sortzaile eta zuzendariak. Uztailaren 12an eta 14ean eskainiko dute Bunuzen. Anartean, Donaixtiko plazan azken errepika nagusiak egiten ari dira.
- Europako hauteskundeak: emaitzen azterketa Goizeder Taberna eta Ekhi Erremundegirekin
- Giro goxoan iragan da Iparraldeko haur kantu txapelketako finala Urdiñarben
- «Har-eman», arazo psikikoei buruzko tabuak inarrosteko ikusgarria
- Miren Gaztañaga: «Bioeraikuntzak eta bizikletek sekulan baino toki gehiago izanen dute aurten Bioterran»
- Laguntza Etxerat elkartearen geroa dilindan
- Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen
- Maddi Sarasua: «Mundu hobe baten alde egiten ari giren bide ttipitik transmitituriko olerkiak bildu ditut»
- 24 orenez Biriatuko pasabidea oztopatu dute Ipar eta Hego Euskal Herriko laborariek
- Margoketa homofoboak salatu dituzte Atharratzen