Cyclopotes elkartea ikusmen-gabeko jendeen inklusioaz bizikletez ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide desberdinak eginez. Cyclopotes elkarteak xedea du urte guzian itsuek kirola egin dezaten, partikularki bizikleta, haien ongizatea, aisialdia eta osagarriaren bermatzeko. Horretarako, tandemak badituzte. Gehienak bizikletaz ibiltzeko hurbiltzen badira ere, zenbaitzuk hurbiltzen dira ere apairuetan parte hartzeko, edo, logistikan laguntzeko. Larunbat guztiz ateraldi bat egiten dute, gainera, hiru aldiz urtean egun osoko ateraldia ere egiten dute ostatuan bazkalduz, azkenik, urtean behin, egun batzuetako egonaldia antolatzen dute, gauak barne, joan den astean egin duten bezala; Amikuze eta Oztibarren. Kide gehienak Angelu ingurukoak badira ere, barnealdetik ere bada joaten denik. François Clavier Cyclopotes elkarteko presidenteak, dei egiten die ikusmenik gabeko jendeer hurbil daitezela elkartera.

Bigarren urtez jarraian, Lur eta itsaso afaria berriz iraganen da Ziburun

Iaz antolatutako lehen edizioan, Ziburuko hiriak 1.000 lagun bildu zituen pilota plazan Lur eta itsaso afaria kari, Idokirekin eta Pleine Mer elkartearen adiskideak diren arrantzaleekin elkarlanean antolaturik. Arrakasta honen ondorioz, hiriak ekitaldia berriz antolatuko du datorren Uztailaren 19an, etxaldeetako ekoizleak eta tokiko arrantzaleak ohoretan ezartzeko. Bigarren aldikotz antolatzen duen ekintza honen bitartez, Ziburuko hiriak tokiko kontsumo iraunkorra bultzatzeko eta sustatzeko xedea du. Animazioak ere eskainiko dira: Patxi eta Konpainia taldeak mutxikoak emanen ditu eta haurrentzako animazioak izanen dira ere Sarde-Sardexka elkartearen eskutik. Ingurumenaren alde ere, bakoitzak bere mahain-tresneria (sardeska, labana etab.) errekomendatzen du herriko etxeak, hondakinen murrizteko.

Eneka Barnetx Borda Baionako bestetaz: «Erasoei begira, uste dugu lanketa aski apala dela oraindik»

Asteazken honetan irekiko dira Baionako bestak usaian baino goizago, bai egutegian bai tenorean. Gisa berean, Patxa plazako besta alternatiboak arratseko 6etan abiatuko dira. Aurten ere bestaren eredu euskaldun, feminista eta herrikoia sustatu nahi izan dute Gaztetxeko kideek. Horrez gain, parte hartu dute « 2032 kolektiboarekin » eraman den lanketan herriko etxearekin. 

Jon Casenave: «Euskaltzaindiak ez ditu gauzak preskribitzen, aholkuak ematen baizik»

Jon Casenave Euskaltzain oso izendatu berri du Euskaltzaindiak, Beñat Oihartzabalen tokia hartuko du unibertsitateko literaturako irakasle erretretadunak. Casenaveren izendapenarekin, Euskaltzaindiaren historian, ehungarren euskaltzain osoa izanen da.

Etxaldeen lanaren antolaketa eztabaidan Euskal Herriko Laborantxa Ganbaran

Joan den astean, Ainizan etxaldeetako lana aipagai izan dute laborariek laborantxa ganbarak antolatu duen seminarioan. Erran behar da geroz eta gehiago presente dela lan zamaren txikitzeko eztabaida.  Horretarako, lan ardatz desberdinak jorratu dituzte.

Ekhi Erremundegi: «Eserleku bat lortzen duen Abertzale baten funtzioa nolazpaiteko Lobbya egitea izanen da»

Bigarren itzulian %72,15eko parte hartzea izan zen Hego Lapurdiko bozka eremuan, lehen itzulian baina puntu eta erdi goragoa. Fronte Popular Berriak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako 6. hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27.117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Dufauk 5468 bozka gehiago bildu ditu lehen itzuliarekin konparatuz.

Peio Dufau: «Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko»

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako 6. hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik, Christian Devèze Kanboko auzapez eta hautagai makronista, 714 bozka gutiagorekin bigarren kausitu da, hirugarren haatik Victor Lastécouerès eskuin muturreko hautagaia, bozen %28,39rekin. Bigarren itzulian %72,15eko parte hartzea izan zen Hego Lapurdiko bozka eremuan, lehen itzulian baina puntu eta erdi goragoa. Dufauk 5468 bozka gehiago bildu ditu lehen itzuliarekin konparatuz; aipagarria da EAJko hautagai Jean Telletxeak Fronte Herritarra bozkatzeko deia egin zuela, eta honek 3712 bozka batu zituela joan den igandean. Eskuineko bi hautagaiei dagokionez, 26 403 boz batu ditu Christian Devèze makronistak, astebete lehenago baina 6600 gehiago. Eskuin muturreko Victor Lastécouèresek berriz, 21 222 bozka, 2613 gehiago. Bi itzulien artean beraz, Devèzek egin du igoerarik handiena, baina 714 bozka eskas izan zaizkio diputatu postua bereganatzeko.

Jakes Bortairu: «Badugu norbait gure problematikak Parisera eramanen dituena»

6. hautesbarrutian, Peio Dufau (EHBai-NFP) diputatua izanen da heldu diren urteentzat. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. 2012az geroztik ez zen gertatu: Ezkerra lehena iritsi da Frantziako Legebiltzarreko hauteskundetan. Ipar Euskal Herria osatzen duten 4, 5 eta 6. hautesbarrutietan ere, Fronte Popular Berria lehena iritsi da. Heldu diren urteetan Fronte Popular Berriak eraman beharko duen lana zaila izanen dela dio Jakes Bortairuk.

Besta giroan ospatuko ditu 50 urte Iparraldeko Orkestrak

Sasoin berezia abiatuko du Iparraldeko orkestrak, bere 50 urteak ospatzeko. Ondoko urritik goiti hasiko dira eta 2025eko ekainera arte iraganen da. Iparraldeko 22 herritan ibiliko dira orkestra osatzen duten Kontserbatorioko erakasleak eta Tchaïkovsky edo Ravel berriz hartuko dituzte.