Naroa Anabitarte: «Euskararen testuinguru ideologikoa garrantzitsua da hizkuntzaren bilakaera ulertzeko»

Naroa Anabitarte Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia fakultateko ikerleak liburua karrikaratu berri du Renoko Unibertsitatean, ingelesez: "Zer den (esaten) eta zer ez. Begiratu labur bat euskararen ideologiari". Proposamen berri bat plazaratzen du: hizkuntzen ikerketa soziolinguistikoa egin behar dela norbanakoa bereizi gabe bere testuinguru sozialetik. Eman dezagun, euskararekiko jendearen motibazioa edo jarrera konprenitzeko, beharrezkoa dela jende horren testuinguru soziala ikertzea. Funtsean, norbanakoak hartzen dituen deliberoetan baitu eragina testuinguruak.

Hondartzetako dutxak berrezarri ditzaten galdegin diote Elkargoari

Izenpedura bilketa bat sarean, kostako hondartzetan dutxen itzulera galdegiteko… 2022ko udan jasandako idortearen biharamunean, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki zuen hondartzetako dutxak kentzea, uraren xahuketa apaltzeko. Geroztik ez dira berriz ezarri plantan dispositiboak, hala nola Miarritze, Getaria edota Hendaian. Guillaume Barucq Miarritzeko mediku eta hautetsia dutxen itzuleraren alde borrokan ari da bereziki uretako kutsaduren ondorioak saihesteko duten garrantziarengatik. Abantsu mila izenpedura bildu ditu jada dutxen aldeko petizioak eskaerak.

Nikolas Regerat Angeluko suhiltzaile buruak erretreta hartuko du urrian

Nikolas Regerat Angeluko suhiltzaile kasernaren buruzagiak, erretreta hartuko du urrian. 1988an hasi zen suhiltzaile gisa, eta 2010etik Angeluko kasernako kapitaina izan da, 260 suhiltzaile kudeatuz 170.000 biztanle dituen eremuan. Suhiltzaile karreraz gain, munduko hainbat lurraldetan aritu da, Muga Gabeko Suhiltzaileekin eta bere Emanik elkartearekin. Hortaz, Perura itzuliko da laster bigarren aldiko Limako okindegi kooperatibo berri bat sustatzera.

Maialen Chourraut: «Momentu horretan buruarekin ondo jokatzea oso garrantzitsua da»

Maialen Chourraut kirolari gipuzkoarra  kayak-kanoan ari da txiki-txikitatik lehiatzen. 41 urte ditu eta Pariseko Olinpiar Jokoetan izanen da. Bosgarren aldiz izanen da joko olinpikoetan.Lehen aldiz Pekingo jokoetan izan zen 2008an. Ondoren Londreseko jokoetan izan zen eta zilarrezko domina ukan zuen. Lau urte berantago, Brasilen, urrezko medaila jaso zuen K1-ean kayak ontzian ur-azkarretan. Eta duela lau urte, Tokian, zilarrezko domina irabazi zuen ere. Parisen izanen da eta bihar ur-azkarretako eslalom proban izanen da lehian. Aurten eslalomeko kayakaz gain, kayak-krosa proban ere parte hartuko du. Lehen aldikoz kirol mota hau joko olinpikoetan ikusten ahalko da.

Kazetari euskaldunak Parisen Joko Olinpikoen kari

Argazkia: Berria

Pariseko Olinpiar Jokoen estrena ofiziala iraganen da arratsalde honetan Sena ibaian.  Euskal Herritik 43 kirolari izanen dira lehian, tartean bi lapurtar, Sebastien Guerrero tiroan ariko dena, eta, Hortense Limouzin 3x3-n ari den saskibaloi jokalaria.

Ehunka kazetari dira Pariseko jokoan segitzeko, eta Berria-k, hiru kazetari igorri ditu. Horien artean Ainara Arratibel kirol arloko arduraduna.

Baztango Lekaroz herrian biztanleak hotel eta luxuzko bizitegien aurka

Baztango Lekaroz herrian hotel eta luxuzko bizitegiak egiteko proektua aspaldikoa da. Duela zernbait urte Aroztegia izeneko gunean proiektu hori aitzinatzeko xedea agertu zen eta nafar gobernuak bultzatu zuen ere. Herritar ainitz kontra agertu ziren eta mobilizazio azkarrak egin. Orain Prokuradoreak zigor eskaera azkarrak egin ditu egin ziren mobilizazio horien karira Ekhiñe Zapirain gure lankideak, Aintzane Ariztegi auziperatua mintzarazi du.

Nikolas, Parisen ostalaria: «Egia esan, momentuz nahiko lasaia da»

Bihar da joko olipikoen hasierako ekitaldi ofiziala iraganen. Nahiz eta atzo Errugbi7 eta futbola kirolekin Jokoak abiatu ziren. Joko Olinpikoek agorrilaren 11a arte iraunen dute. Baina, horrek hainbat aldaketa eta neurri agertarazten ditu biztanleentzat egunerokoan. Parisen ostalaria den Nikolas gure GoizBerriko gomita izan da.

Txetxu Urbieta: «Euskal Selekzioarekiko kirolari gehienek ilusioa erakusten dute baina errealitatean zaila izango da»

Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra iraganen dira Pariseko Joko Olinpikoak. Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolarien artean, 46 izanen dira Euskal Herri osotik. Lapurditik 2 kirolari joanen dira. Euskadi Irratian ere jokoak prestatzen ari dira. Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko kirol arduraduna gure gomita izan da.