Euskal selekzioaren aldeko deiadarra, Makean

Pilotako euskal selekzioaren aldeko eguna antolatu zuten larunbatean Makean. “Euskal Selekzioa orain” elkarteak lehen biltzar nagusia egin zuen goizean. Elkartea osatzen duten 15bat gaztek horien proiektua aurkeztu zuten. Sentsibilizazioaren inportantzia azpimarratu dute, Euskal Selekzioaren gaia plazaratzeko. Formakuntza alternatibo bat eskaini nahiko lukete ondoko urteetan, ikusiz Frantziako Selekzioari uko egin diotenak Federakuntzako azpiegituretatik kanporatuak izan direla. Euskadiko selekzioaren gaia ere aipatu dute, eta igurikatzen dute Euskadiko federakuntzaren bozak pasatuak izatea, urtarrila hondarrean.

Ramuntxo Labat abertzalea izanen da Ahetzeko auzapez berria

'Ahetzen' zerrenda gailendu da herriko hauteskundeen bigarren itzulian, bozen %44,39 erdietsirik. Ramuntxo Labat-Aramendik gidatutako zerrendak ehun boz gehiago bildu ditu, lehen itzuliko emaitzekin alderatuz; 471 boz orotara. Hirurogei bozetara gelditu da Ramuntxo Goietxe, orain arteko axuantaren hautagaitza, boto paperan %37,42arekin (397 boz). Azkenik, Laetitia Guesdon-Michaudek, Elizalde auzapezak babesturiko hautagaiak, 193 boz eskuratu ditu: %18,19.  Legegintzaldi laburra izanen du aitzinean Ramuntxo Labatek, 2026an izanen baitira herriko etxeetako hauteskundeak Ipar Euskal Herri osoan.

Frantziako Armadaren kanpaina salatu du GKSk Baionan

Frantziako Armadak errekutratzea emendatzeko propaganda-kanpaina egin du Baionako Ametzondo merkataritza-gunean. Horren kari, Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) protesta-ekintza egin du bertan, armadaren kanpaina gaitzetsi eta larriagotzen ari den gerra-mehatxuari buru egiteko. Estatuek inposatzen ari diren agenda belizistari aurre egitera deitu du antolakundeak, eta, horretarako, beharrezkotzat jo du «instituzioetatik at antolatzea». Urtarrilaren 25ean, hitzordua eman du GKSk Iruñeko eta Bilboko manifestazioetan parte hartzeko. Gerlaren eta faxismoaren parean, gazte langileak lehen lerroan izatera deitzen ditu mugimenduak.

Piarres Aintziart: «Beharbada, nire ofizioaren nostalgiak eta euskararen maitasunak bultzatu naute liburu hori idaztera»

Biarnoan, 30urtez lizeoan Filosofia irakasle egona, Piarres Ainitziartek, diziplina hortarako duen maitasuna partekatu nahi izan du liburu batean, eta euskaraz.Maiatz argitaletxearekin 'Filosofian Ibiliz' liburua argitaratu berri du.  Azpimarratu du, xantzaz ibilbide hautu “oker” bat egin zuela, apez eskola egiterakoan. Horri esker ikasketak egin ahal izan zituelako, eta filosofia deskubritu.

Erramun Martikorenak eta ZETAK lehen aldikotz Itzulera zuzenean emanen dute Iruñean

Iruñan gaur eta bihar Zetak taldeak 'Mitoaroa' ikuskizunaren lehen bi emanaldiak eskainiko ditu. Horren harira, Pello Reparaz, taldeko abeslariak, Erramun Martikorena gonbidatu du Itzulera abestia elkarrekin oholtza gainean kantatzera. Lehen aldia da abesti hau bi artistek elkarrekin zuzenean interpretatzen dutela, eta Erramun Martikorenak 15.000 pertsonaren aurrean kantatzen duen lehen aldia ere bai. Erramun Martikorenaz gain Kukai dantza taldea edo Altsasuko momotxorroak eta Zubietako joaldunak izango dira ikusgarriaren parte.

Pantxix Bidart: «Lehen aldia da horrelako abentura batean sartzen naizela»

Nekatoenea baserrirako hautatua izan da Pantxix Bidart musikari hazpandarra, bi hilabetez egongo da bertan fikzio historiko bat idazteko. Musikari, abeslari eta konpositore gisa ezaguna den Pantxix Bidart autore ere bada. Fikzio historiko baten bidez, 1960ko hamarkadako Hazparne herriaren memoria transmititu nahi du.

Zazpi berrikuntza-proiektu finantzatuko ditu Euroeskualdeak 400.000 euroren bidez

Iaz bezala, Euskal Herriko Biper saileen arteko elkarlana berriz sustengatzea erabaki du, RetPIM2 proiektuari 48 mila euroko diru-laguntza emanez. Hortan biltzen dira sormarka edo label batekin ari diren Lodosako Pikilloa baita Ezpeletako eta Gernikako Biperrak ere.

Egun historikoa euskal pilotan

Euskadiko Selekzioaren sortzea onartu du FIPV nazioarteko euskal pilota federazioak, Iruñean larunbat honetan egin duten biltzar nagusian. Erabakia ospatu dute kanpoaldean elkarretaratuak ziren Euskal Herriko pilota selekzioaren aldeko mugimenduko kideek.

Luis Santsez eta Peio Larralde iritsi dira Super Prestige lehiaketako finalera

Atzo Donibane Garaziko Garatenea trinketa bete zen bi erdi finalen ospakizunarekin. Lehen partidan, Luis Santsez eta Battitta Ducassou lehiatu ziren. Nahiz eta Ducassouk 12 tantoko abantaila hartu, azkenean Santsez izan zen lehenik 40 tantora iristen. Bigarren partida tinkatuagoa izan bazen ere, hasieran Peio Larraldek zailtasun gehiago izan zituen Mathieu Ospitalen aurka. Azkenean, Larraldek 40-37 irabazi zuen eta datorren igandean iraganen den finalean bere lekua segurtatu du Luis Santsezen aurka.