Kanboko Marieniako proiektuaren kontra joan den maiatzetik engaiatu ziren bost elkarteei, orain beste andana gehitu zaizkie Marieniako laborantza lurrak deuseztatu eta artifizializatu ez daitezen. Orotara, hemeretzi elkartek sinatu dute engaiamendu hitzarmena, horien artean, Arrapitz, Biharko Lurraren Elkartea, EHZ, LAB sindikatua, Bizi eta Alda. Azken hilabeteetan bizitegien defentsako elkarteei egiten zaien jazarpena ere salatzen dute eta otsailaren 11n Baionan izanen diren auzira gomitatzen dituzte herritarrak, Kanboko herriko kontseiluan izan gertakariak aztertuko eta epaituko baitira.
Ohorezko saria eman diote Xipri Arbelbideri, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak. Ostiralean banatu zituzten sariak, Baionako herriko etxeko gela nagusian, Ana Urkiza eusko ikaskuntzako lehendakariaren, Claude Mehatz, Eusko ikaskuntza iparraldeko buruarekin eta Yves Ugalde axuantarekin. Pauline Guellek eskuratu zuen ikerketa saria, torturaren inguruan egin duen tesiarentzat. Sorkuntza saria, Lucia Barahonarentzat izan zen, bere aitatxi zen Filipe Oihanburuz egin dokumentalarentzat.
Ramuntxo Goietxe, Ramuntxo Labat eta Läetitia Guesdon-Michaud. Hiru hautagai Ahetzeko auzapeza izateko. Urte hastapenean iraganen dira hauteskundeak. Azken hilabeteetan gertatu herriko kontseiluk hainbat dimisioren ondorio zuzena da. Philippe Elizalderen kontrako uholde bat abiatu zen bere gehiengotik, zehazki Ramuntxo Goienetxe bere lehen axuanta ohiarengandik. Gardentasun eskasia eta alde bakarreko erabaki hartzeak leporatu zaizkio Elizalderi. Hiru zerrenda beraz, horietarik bi, agintaldiaren jarraikitasunean kokatzen direnak, eta ondoan oposizioan egon diren abertzaleak. Urtarrilaren 5ean iraganen da lehen itzulia. Bigarren bat balitz, urtarrilaren 12an. 14 hilabeteko agintaldi laburra izanen da, 2026 urteko herriko bozak aitzin.
200.000 euro bildu behar ditu Eraiki Funtsak, Patxoki Berriaren proiektua aitzina eramateko. Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren elkargune izan nahi du gune berriak, bilkura gelez, etxebizitza sozialez eta aterpetxe solidario batez horniturik. Orotara milioi bat euroko proiektua da, eta eskas diren 200.000 euroak biltzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute eraiki-funtsa.eus webgunean.
Erruduntzat jo dute Dominique Pelicot, eta hogei urteko kartzela zigorra ezarri diote. Halere, kondenaren bi heren betetakoan, haren kasua berrikusiko dute, eta baliteke baldintzapeko askatasuna ematea. Gainerako auzipetu guztiak ere erruduntzat jo dituzte, baina zigorrak eskatutakoak baino arinagoak izan dira. Horrez gain, 50 akusatuak erruduntzat jo baditu ere, zigorrak eskatutakoak baino txikiagoak izan dira: hiru urtetik hamabost urtera artekoak
Tolosako Dei Auzitegiak katalana herriko etxeetan baliatzeko debekua berretsi du. Montpellierko Prefeturak maiatzean eraman zuen auzitara gaia, auzapez katalanisten kexua eraginez. Orain, debekuaren kontra Estatu kontseilura joko dute hainbat herriko auzapezek, eta Europako giza eskubideen epaitegietara jotzeko prest dira.
14.000 euroko diru laguntza eskuratuko du EHZ festibalak. Kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzen ditu Joan Mari Torrealdai Beka irabazi du. 2026an, 30 urte ospatuko ditu EHZ-k. Horren karietara, historian, eta bereziki musikagintzaren bilakaera aztertzeko egitasmoa aurkeztu du. Musikazaleak eta kontzertuen antolatzeko manerak nola aldatu diren aztertuz adibidez. 2026an, liburua plazaratzeaz gain, hainbat ekitaldi antolatuko ditu EHZ festibalak gai honi lotuak.
Baionako Orange telekomunikazio enpresaren bulegoan protesta egin du asteartean Alda mugimenduak. Elkartearengana hurbildu den Francine-en kasua plazaratu dute. 72 urteko ikusmen urriko erretretadunari, 750€ fakturatu dizkio Orangek, hiru telefono mugikor linea kontrataraziz, mugikorrik ez zuelarik. Enpresaren webgunea ez baita ahalmen urriko pertsonei egokitua, sei hilabete behar izan ditu hiru lineak ezeztatzeko. Haatik, geroztik ez du bere dirua errekuperatu. Aldako kideek hiru orenez okupatu dute bulegoa protesta gisara. Ororen buru, Orangek dirua itzultzea eta fakturak baile hizkuntzan igortzera engaiatu da.
France 3 Euskal Herri telebista katea apalduz doa. Kate horretako kazetari eta langileek jakin berri dute berriz ere programazio eta finantzaketa apaltze bat pairatuko dutela. Egun oroz, zazpi minutuko berriak eman izan dituzte, baina iragan udatik bi minutuz murriztu zieten denbora, Joko Olinpikoen estakurua dela eta. Aldi honetan, ber apaltzea inposatuko zaie hamasei astez urtean, eskolako bakantzen kari. Hori dela eta langileek beren kexua adierazi dute; izan ere, kate horren araudietan agertzen da France 3 katea hurbilekoa izan behar dela.
- Jaurlaritzak ETAren desarmatzearen kontakizun «faltsu eta interesatua» egin duela salatu dute Bakegileek
- Francis Karrikart: «Etxebizitzak merkatutik atera nahi ditu Etxaldek, bakarrik horien gozamena salduz»
- Ehun xiberotarrek itzulia emanen diote Euskal Herriari, 'Aitzina biga' ikusgarriarekin
- Bixente Lafitte eta Thierry Harismendy Iparraldeko esku huskako txapeldun
- Txomin Casteigts: «Botereguneak behar ditugu Iparraldean, eta horretara dator gure autonomia estatutuaren proposamena»
- Pantxoa Bimboire: «Lantegirik gabe ez dugu Euskal Herririk eraikiko»
- Iparraldeko pilota txapelketako finalak igandean jokatuko dira, Irisarrin
- Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei, elkartasunez ihardetsi nahi dio ELBk
- Angeluko El Hogar ur-zentroak irailean irekiko ditu ateak