Erasoen kontra, protokolo bateratua

Hori egitea erabaki dute 15 elkarte, gaztetxe eta komitek. Hauen artean EHZ, Herri Urrats, Zizpa gaztetxea edota Ziburu, Azkaine edo Senpereko komiteak.

Azken hilabete hauetan borondatearen kontra drogatuak izan direnen kasuak salatu dira bereziki. Fenomeno horren aitzinean mezu azkarra igorri nahi dute eragile guzi hauek. Irailean elkarrekin protokolo bateratu bat osatzeko lanean jarriko dira. Proiektu hortan parte hartu nahi duen guziei idekia zaie.

Ekainaren 16 eta 23an herriko bozak Beskoitzen

Beskoitzeko hiria - ©Beskoitzeko Herriko Etxea

Oroitu, Fabienne Ayensa auzapezak dimisioa eman zuen. Ikastolaren aferak azken hilabeteetako aktualitatea markatu du Beskoitzen, eta polemika sortzen duen 160 bizitegiko ZAC ere eragina izan du. Herriko hauteskunde horientzat, hiru zerrenda lehian dira.

Zerrenda zabala aldarrikatzen duen « Hats Berri », Haritza Camblong-en listarekin has gaitezen. Jakin ikastolako buraso ere dela Haritza Camblong:

Orain Pascal Jocouk zuzendu « Beskoitze Zuekin » zerrendari hitza. Pascal Jocou axuant egon zen 2019ra arte, eta kargua utzi zuen, Fabienne Ayensarekin lan egiteko harremanak zailak bilakatu zitzaizkiolako. Lista hortatik, Murielle Barcos:

« Briscous Beskoitze un nouvel élan » zerrenda zuzenduko du Fabienne Etxegaraik. Kargua utziko duen Fabienne Ayensaren gehiengoko hautetsia da BAINAN beste manera batez kudeatu nahi duela herria, hobeki komunikatuz dio. Ikastolaren aferari begira, Haritza Camblonek zion, herriko etxeak arras untsa bazakila ez zakola permisik emanen ikastolari eta hala ere, kontrario sinetsarazi zakola. Fabienne Etxegarairekin den David Larregi:

Mixel Esteban, berdeen gainbeheraz: «ekologia ez da modan; gure bozkak alderdi sozialistara joan dira»

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuz, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira. Mixel Esteban hautetsi ekologista baionarraren iritziz datuak ez dira «hain txarrak»: «Bost jarleku erdietsi ditugu, eta intsumituen aitzinetik gira». Azken bozetan, ordea, bi milioi bozka gehiago eta hamahiru jarleku lortu zituzten frantses berdeek. Frantzia mailan, beraz, bozken %13tik %5era iragan dira zortzi jarleku galdurik.

Ikusgarri handi bat, Bunuztar Xorien mende erdia ospatzeko

Berrehun parte hartzaileren laguntzaz taularatuko dute "Askaot" ikusgarria. Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak dantza, kantu eta antzerki emanaldi berezia antolatu du bere 50. urtemuga ospatzeko. Jean Marie Irigoin da antzerki zuzendaria, Ekaitz Kosta abeslariena eta Erdozaintzi Etxart ahizpak dantza sortzaile eta zuzendariak. Uztailaren 12an eta 14ean eskainiko dute Bunuzen. Anartean, Donaixtiko plazan azken errepika nagusiak egiten ari dira.

Europako hauteskundeak: emaitzen azterketa Goizeder Taberna eta Ekhi Erremundegirekin

Ipar Euskal Herrian Jordan Bardella-ren eskuin muturrak irabazi ditu Europako hauteskundeetako bozak, %22,5rekin. Bigarren tokian Emmanuel Macronen Renaissance %16,5rekin eta hirugarren tokian sozialistak %16ekin ere. Ondotik dira Jean Lassallen zerrenda, LR eskuina, berdeena, %8 eta %6 artean. Emaitzak ezagutu eta berehala, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hauteskunde legegileak deitu ditu ekainaren 30erako. Bigarren itzulia uztailaren 7an iraganen da. Europako hauteskundeen emaitzak aztertzeko Goizeder Taberna eta Ekhi Erremundegi Mediabask eta Berriako kazetaria izan dira gure gomitak.

Giro goxoan iragan da Iparraldeko haur kantu txapelketako finala Urdiñarben

Bazuen 10 bat urte ez zela finalik izan Baxe nafarro, Xibero eta Lapurdiko kantari gazteen artean. Xiberoko Botzatik Inexa han genuen eta bilduma txiki bat eskaini digu.

«Har-eman», arazo psikikoei buruzko tabuak inarrosteko ikusgarria

«Ezberdintasuna ospatu» lelopean Har-eman ikuskizunaren inguruko hitzordua antolatu du Kiribil konpainiak Cafecito kafetegi inklusiboaren laguntzarekin. Larunbat honetan 10:30etan Baionako Euskaldunen karrikan den kafetegi horretatik abiatuko da ibilaldea Jacques Portes plazara buruz, eta 11:30etan ikuskizuna eskainiko dute bertan.

Miren Gaztañaga: «Bioeraikuntzak eta bizikletek sekulan baino toki gehiago izanen dute aurten Bioterran»

Ama lurrarekiko ardura elikatzen bi hamarkada daraman Bioterra azokak 130 erakusketari eta 50 jarduera baino gehiago proposatuko ditu asteburu honetan Irungo Ficoba erakustazokan. Areto bakar batekin hasi ziren duela hogei urte, eta gaur egun eraikin osoa hartzen du sektore ekologikoari buruzko erreferentziazko azoka horrek. «Engaiamendu ekologikoa» duten elikadura enpresak ez ezik, kosmetika, bioerainkuntza edota jantzigintza.

Laguntza Etxerat elkartearen geroa dilindan

Zailtasun ekonomiko handietan da Laguntza Etxerat elkartea. Hazparneko eskualdean, beren etxean bizi diren adinekoak eta elbarrituak laguntzen dituzte, eta horrez gain, bi haurtzaindegi kudeatzen dituzte Hazparnen eta Beskoitzen. Lan hori egiteko ehun langile ditu egitura horrek, baina diru sartze berririk ukan ezean, bortak hetsi beharko ditu; izan ere, 150.000 euroko defizita du gaur egun elkarteak, eta 2025 hastapenean kopuru hori bikoiztu liteke. Departamenduaren engaiamendua galdegin dute langileek ekainaren 6an Hazparneko lurraldearen egoitza aitzinean egin duten elkarretaratzean.