Bortuaren eguna igande huntan Irupilen. Buru beltza elkarteak baita Garazi eta azkarateko ikastolekin antolaturik, aezkoa eta garaziko mendi sindikatuekin partaidetzan, pesta hunen helburua da mendiko artzaingoaren ezagutaraztea eta ospatzea.
Larunbat huntan Baztandarrak kirol elkarteak antolaturik, BK Trail lasterkaldiak iraganen dira. Usaian bezala 2 ibilbide, 42 eta 21 kilometrakoa, ibilbide bakotxa 350 kirolarier mugatu dutelarik ; xehetasunak patxi salaberri baztandarrak elkarteko antolatzailearekin:
Hirugarren saio polita eskeinia izan da aldi hontan ere kostaldeko taldeekin. Ziburuko Familia bat genuen Peio, Ilune eta Lohitzunerekin, eta 35 pundurekin finaleko txartela lortu dute, baina lehian izateko arriskuan dira joan den astean Donostiarrek 35 pundu egin baizuten ere. Ez dira gaizki moldatu paren zituzten gazte lagunak Biriatuko Mai, Hondarrabiako Sami eta Hendaiako Unax, 33 pundu lortu zituztenak. Oroitarazteko pundu gehiena egin dutenak finalean izanen ditugu. Herri elkargoako turismo sailak eskeinitako 1500€rekin irabazleentzat eta 500€ bigarrenentzat.
Badu 30 urte Ainhoarrak desbideraketa bat egin nahi dutela Dantxarinea arte, auto guziak ez ditezen Ainhoa zentrotik pasa. Azken urteetan esperantza baldin bazuten, orain proiektua ez da egitekotan, Senpereko herriko etxea kontra bozkatzekotan baita. Bi herrietako hautetsien ganat joan gira:
Larunbatean bukatuko dira Udako Euskal Unibertsitateetan, baina ostiral honetan zinema izanen dute aipagai. « Zinema ipar euskal herrian, urrats bat aurrera ? » tituluarekin, hainbat mahain inguru, elgarrizketa eta film proiekzio zabalduak izanen dira Baionako Arteen aretoan. Parada ezin hobea, ipar euskal herriko zinemagintza zertan den jakiteko. Euskal zinemaren egoeraren ikerketa ereman du Graxi Hirigaraik.
Eusko Barterra. Kontzeptu biziki abstraktua da, mugaz gaindiko udako ikastaroetan, atzo arratsaldean (asteartea) Baionan aipagai nagusietarik bat zena. Moneta edo diru funts birtual bat litzateke, enpresa eta eragile ezberdinen artean martxan izanen litzatekeena, tokiko ekonomia garatzeko. Gaia hobeki ulertu nahian, Eusko Barterraren inguruan ikerketa burutu duen Xabi Larralde ekonomialariari eta Olatukoop-eko Beñat Irasuegiri galdegin diegu Barterra zer den esplika diezaguten :
Goiz berriko gomitak ziren Xabi Larralde eta Beñat Irasuegi, haiekin egin elkarrizketa entzungai izanen duzue euskal irratien webgunean.
Parcoursup-eko azken fasea bukatu da uztailaren 7an eta Frantziako erakaskuntza ministeritzak jakinarazi du oraino gazteak badirela lekurik gabe direnak. Gai huntaz baliatu gira jakiteko nola den egoera Baionako Etxepare lizeoan. Terminaleko orientazioaz arduratu den Jaki Agerrekin solastatu gira
Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten ibili dira uda hastapenean zehar. Ateak Ireki egitasmoaren baitan, 16 eta 25 gazteek lehen aldiz edo berriz ere haien arbasoen herrialdea ezagutzeko aukera ukan dute, hiru astez Euskal Herri osoan ibili baitira. Gavin Jean-Baptiste Iribarren, Kali Kester eta Sam Walker gazteekin mintzatu da Aimar Lopez, Estatu Batuetan euskaldun izateari eta Ateak Irekin bizi duten esperientziari buruz.
Iñaki Etxaniz eta Frederique Espagnac Frantziako diputatuek jakinarazi dute gutun bat igorri diotela laborantxako ministeritzari Irulegiko mahastiak Mildiou eritasunaz gune kaltetua ezagutua izan dadin. Ximun Bergouignan Irulegi sormarkako kidearekin, bizi duten egoera aipatuko dugu.
- "Lur & Itsas" afaria Ziburun
- “Espekulazioaren kontra, lurraren defentsan!”
- Nekane Artola Euskal Herriko ikastolen Elkarteko lehendakari berria
- UDAN BAI #2 | Donostiarrak vs. Hendaiakoak
- Senpereko Olha etxearen okupazioak jarraitzen du espekulazioaren kontra
- «Baiona ez da kolpez eroriko» baina 20 biztanle aterpetu ditu herriko etxeak
- Maitaldia festibala 10 egunez, Miarritzetik Euskal Herri osora
- Korsika autonomia lortzeko bidean ote da?
- "Esku pilotak erabili metodoa salatzen dugu"