Merkatu libreko ondorio txarrak salatu dituzte ELBko laborariek atzo goizean. Hazparneko Intermarche-n ekintza egin dute ELBko laborariek, argitan emateko Zelanda Berriko bildotskiek hemengo mozkinak lanjerrean ezartzen dituztela.
Heldu den astean Pariseko auzitegi korrekzionalean, Txetx Etcheverry eta Beatrice Molle-Haran epaituko dituzte, 2016an Luhusoko armagabetzean parte hartzeagatik. Txetx Etcheverry Goizberriko gomita zen.
Bukatu da Korrika. 2700 kilometro egin ondotik, Baionan egin ditu azken urratsak eta argitu da ere nork idatzi duen lekuko barnean 10 egunez joan den mezua. Ihintz Oliden, AEK-ko Ipar EHko koordinatzailea Goizberriko gomita ginuen.
326 milioi funtzionamendurako izanen dira eta 185 milioi inbertsioetarako. Aurrekontuaren alde 128 hautetsik egin dute, 39-k kontra eta 52-k abstentziora jo dute. Fiskalitatearen emendatzeak sortu du kontrako iritzi azkarrena 80 hautetsik kontra bozkatu baitute eta 113k alde. Bil Gaiten eta Elgarrekin Herriarentzat talde politikoek gogorki kritikatu dute, Etxegaraien exekutiboaren egiteko manera.
Hor irakurriko da 10 egunez eskuz-esku pasatu den mezua eta AEK-ko arduranak ere azken mintzaldia eskainiko du. Guk azken antolaketa lanak nola doazen jakin nahi ukan dugu iparraldeko AEK-ko lehendakariarekin, Maider Hegirekin.
Nola bizi dute Korrika, AEKako ikasleek ? Bereziki Baionan bukatzen delarik, aurten bezala. Baionako gau eskolan Korrikaren gaia landu dute urtean zehar klasean eta gehienek lan egingo dute igandean.
Joan den astean, prentsa agiri baten bidez, ELBk jakinarazi zigun ohar bat igorri ziela marexalei MHE eritasunari lotuak zaizkion gastuen %10 haien gain har dezaten, elkartasun keinu gisa. Erantzunik ez zutenez ukan, ekintza bat burutu zuten.
Aukera berria eskainia zaie Baionako fakultateko master-eko ikasleei. Irailetik goiti Euskal Ikasketetan alternantzian segitzen ahalko dute, hots eskolan eta lanean, izan Euskal Kultur Erakundean, Euskal erakustokian edota Eusko Ikaskuntzan. Argia Olzomendi eta Katixa Dolare Euskal ikasketetan erakasleak dira.
- Urtzi Urkizu: «Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin»
- Beskoitze : Hitzarmen berri bat eta dimisio bat
- Ander Errasti Kataluniako egoeraz
- Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry-ren errugabetzea galdegin dute Bake artisauek
- "Idekidura haundiko gizona izan da Piarres Lafitte"
- Ruandako genozidioak 30 urte
- Errobi taldea berriz osatu dute Anje Duhalde eta Mixel Ducau
- Gidabaimena: 15 urtero mediku-azterketa egiteko ideia baztertu du Europak
- Ane Elordi: «Dena prest da bihar Korrika abiatu dadin»