'Buru beltza' marka komertziala sortu dute

Marka propioa sortu du, 90 hazle inguru biltzen dituen Buru Beltza elkarteak. Bi urteko lanketaren emaitza izan da. Hainbat irizpide zehaztu dituzte, hala nola: sailaren iraunkortasuna, mendiko hazkuntzaren babesa eta produktuen kalitatea. Horren bidez, antzinako ardi arraza behar bezala baloratua izatea erdietsi nahi dute, haren esnetik hasi eta artileraino. Egitasmoa aurten abiatuko da, hainbat etxaldeetan bildutako esnez egindako gasna batekin. Diru bilketa kanpaina parte hartzailea abiatu dute ere, proiektua 6.000 eurorekin bultzatzeko.

IRITZIA | Ainize Madariaga

«Ene baitan dauden hizkuntzak ez dira guziak eneak»

Bidasoa Attak! - Buzzcoks eta Finlandiatik berrikuntza batzuk

Pete Shelleyren heriotzaren ondotik, Steve Digglek BUZZCOCKS-ekin jarraitzea eta disko berri bat grabatzea erabakitzen du, disko honi buruz arituko gara eta ondoren finlandiako PUHELINSEKSI, AINO & HAJONEET eta LASTEN HAUTAUSMAA talde interesgarrien lan berriak entzunen ditugu.

Kultura: 2nd round ~ Zantzu 12

Kulturaz mintzo girelarik, ez gira pilota, mus, talo ta xingar eta mutxikoetaz ari. Gure gizartea egituratzen duen balio-sistema osoaz ari gira. Hots, gaur egun, gizarte kapitalista eta gizaki gehienen esplotazioa naturalizatzen duen kosmobisioaz. Zantzuren hamabigarren emankizun honetan, horixe ukanen dugu aipagai.

Pinar Selek iheslari politiko turkiarra, berriz ere lanjerean

Pinar Selek soziologoaren kontrako nazioarteko atxilotze agindua eman du Turkiak urtarrilaren 6an. Horrek erran nahi du edonoiz atxilotu dezakela Frantziako Poliziak. Tokiko sustengu taldeek deia luzatzen diote Frantses estatuari agindua ez dezan onartu. Pinar Selek-ek frantses herritartasuna lortu du 2017an. Maite Galartza Euskal herriko sustengu komiteko kidearekin mintzatu gira:

Hitzak eta gorputzak oholtzara gaur, "Hitz Esana" emanaldiarekin

 

Mejillon Tigre kolektiboak 'Hitz esana' ikuskizuna aurkeztuko du gaur, Hondarribian. 'Spoken word' moldearekin esperimentatu dute Ane Garciak eta Eider Perezek.

Iritzia | Jakes Bortairu: Ukrainako gerlaz

 

Osasun mentala solasgai, Baionako Epaiskan

Osasun mentalaz mintzaldia antolatzen du Epaiska elkarteak ostegunean. Hitzaldi ziklo baten lehen hitzordua izanen da eta karia hortara Iñigo Antxorregi Dierez gomitatu dute. Bere bizi kondaira egiten duen 'Nire minaren etxetik' liburutik abiatuko da eztabaida, Martin Antxia Epaiskako kideak azaldu digunez. Arratsaldeko 19:00etan emana da hitzordua. Eta larunbatean bestalde, beste hitzordu bat antolatzen du Epaiskak ere : bertso bazkari musikatua, Aitor Bizkarra eta Amets Arzallus bertsolariekin eta Libe Goenaga eta Aner Peritz musikariekin.

Euskal kooperatibak mugaz gaindi saretuz

Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Mugaz Gaindiko III. Topaketa antolatu dute Elizondon joan den ostegunean. Ipar eta Hego Euskal Herriko kooperatiben plan partekatua eraikitzea izan da xedea. Bertan bat egindute Hemen, Andere Nahia, Olatukoop edota Antic Pays Basque. Besteak beste interkooperazioari buruzko tailerrak izan dira. Francis Carricart, Hemen elkarteko kideak Euskal irratietan adierazi duenez, ekimen horri esker, euskal enpresa kooperatiboen arteko «ezezagutza» gainditzeko lehen harria ezarri nahi lukete.